Saltatu

Nola bainatu haurrak modu errazagoan

Haurrak bainatzeko prozesua eta emaitza antolamenduaren araberakoak dira. Denetarik gordetzeko biltegi zabalei esker, inolako oztoporik gabe bainatu ahalko dira, eta gero erraza izango da bainugela txukun-txukun uztea.

Aita bat haurrak bainatzen ari da bainuontzian. Atzean, antolaketa-altzari batzuk daude.
Aita bat haurrak bainatzen ari da bainuontzian. Atzean, antolaketa-altzari batzuk daude.

Saski handiek izugarri errazten dute dena

Haurrek esfortzu gutxirekin lagundu ahalko dute bainugela txukuntzen plastikozko saski sendo hauek kakoetatik hartu ahal badituzte. Bainatzeko jostailuak gordetzeko toki pila bat daukate, eta eseki ahal direnez, ez dira oztopo izango.

Ikusi saski guztiak
Aita eta seme-alabak bainugela txukuntzen ari dira: gauzak sartzen ari dira SLIBB lixibarako saski arrosa batean eta HORNAVAN orgatxo zuri batean.
Ikusi saski guztiak

Utzi dena biltegi-konbinazioen esku

Bainatu ondoren, gauza guztiak dagokien tokian daude, eta bainugela prest dago eguneroko beharretarako, bereziki biltegi ireki eta itxien konbinazioari, saski handiei eta orgatxoari esker.

ENHET bainugelako altzari sorta zuria, SLIBB arropa-poltsa arrosak, TOFTBO bainugelako alfonbra txiki bat eta BOLMEN taburete zuri bat daude, txukun-txukun.

Altuera guztietarako kakoak

Zoragarria da nola lor daitekeen bainugelako trafikoa lasaitzea familiako kide bakoitzarentzat eskuoihal-kako bana jarrita. Kako hauek mugi daitezkeenez, nahierara koka ditzakezu edo, besterik gabe, geroz eta gorago jarri haurrak handitu ahala.

Ikusi kako guztiak
VIKFJÄRD eskuoihal arrosa argi bat eta dinosauro urdinak dituen JÄTTELIK eskuoihal txanodun bat esekita daude TISKEN kako bentosadunetatik.
Ikusi kako guztiak

Erosotasun gurpilduna

Denetarik gordetzeko biltegi erosoak dira bainugela txukun mantentzeko gakoa. Izan ere, ba al dago orgatxo bat baino gauza erosoagorik? Zurekin eraman dezakezu, erraz kentzen da erditik, eta edozer gor dezakezu bertan, hala nola jostailuak edo eskuoihalak.

Ikusi bainugelarako orgatxo guztiak
Eskuoihalez eta bainugelako osagarriz betetako HORNAVAN orgatxo zuri bat dago lauzak dituen zoru gainean, bainugela bateko atearen parean.
Ikusi bainugelarako orgatxo guztiak

Lortu guztientzako egokia den bainugela

Gauza bakarra behar duzu haurrek nahiz helduek erabil dezaketen bainugela eroso bat lortzeko: taburete sendo bat. Oinarri txiki horri esker ohitura osasungarriak ikasiko dituzte, hala nola hortzak eta eskuak garbitzen.

Ikusi haurrentzako taburete eta banku guztiak
Aita bat bainugelan dago, seme-alabak besoetan dituela. BOLMEN taburete bat, SKISSEN xaboi-dosifikagailu turkesa bat eta lixibarako bi SLIBB saski daude bertan.
Ikusi haurrentzako taburete eta banku guztiak