Saltatu

Bainugelara edozein adinera egokitzeko 3 era

Familia-bainugelaren dekorazioa aldatu nahi? Hona hemen bainugela zure seme-alaben beharretara egokitzeko aholku eta ideia batzuk, hainbat gauza umeen begien altuerara mantenduz. Sortu bainugelan giro dibertigarri eta irisgarria dena primeran ateratzeko.

Konketarako bi atedun ENHET armairu zuria eskuoihal hori eta arrosekin, pitxer berdearekin eta garbiketa-gaiak dituen SKÅDIS ohol zulatuarekin.
Konketarako bi atedun ENHET armairu zuria eskuoihal hori eta arrosekin, pitxer berdearekin eta garbiketa-gaiak dituen SKÅDIS ohol zulatuarekin.

1. Guztientzako ohola bainugelan

Haurren gauzak? Behean. Bizarra mozteko krema? Pixka bat goiago. Gauza txiki guztiak altuera egokian antolatuta ikusteak egunak alaitu eta goizeko ohikeriak errazten ditu. SKÅDIS ohol zulatua biltegiratze-osagarri pertsonalizagarriekin edukiz, dena errazago aurki eta gorde ahal izango duzu.

Ikusi SKÅDIS seriea
SKÅDIS ohol zulatu zuria biltegiratze-kako eta -saski ugarirekin familia-bainugela batean. Horietan xanpu-ontziak, jostailuak eta eskuilak ikus daitezke.
Ikusi SKÅDIS seriea

2. Laguntza txiki bat

Taburete bat izanda, haurrek errazago ikasiko dute hortzak eta eskuak garbitzen. BOLMEN taburete-aulkitxoaren goiko eta beheko aldeak irristagaitzak direnez, behar duten laguntza eskaintzen die. Gainera, 100 kg-ra arte jasaten ditu, beraz, helduek ere erabil dezakete segurtasunez.

Ikusi bainugelarako taburete eta banku guztiak
Neska bat hortzak garbitzen, bainugelako ispiluaren aurrean dagoela. Lauza berdeak dituen zoruan jarritako BOLMEN taburete-aulkitxo zuriaren gainean dago.
Ikusi bainugelarako taburete eta banku guztiak

3. Kakoetatik ispilura, dena dago altuera egokian

Eman ukitu dibertigarria hormari. Bentosadun kakoak eta saskiak muntatzeko errazak direnez, etxeko txikienek ere eskuoihala hartzeko gai izango dira, eta haurrak hazten diren heinean alda ditzakezu lekuz. Gainera, oso erabilgarria da beti ispilu bat altuerarik baxuenean jartzea. Horrela etxeko guztiek ikusi ahal izango dute euren burua.

Ikusi TISKEN seriea
Zenbait TISKEN kako bentosadun zuri altuera ezberdinetan zintzilik horma zuri batean. Eskuoihal arrosak eta horiak dauzkate esekita.
Ikusi TISKEN seriea