Saltatu

Aurkeztu gonbidatuen eskuoihalak estiloarekin

Gonbidatuak etxean bezala sentiaraztea lortu nahi duzu? Eskuoihalak sormenez jar ditzakezu, hoteletan bezala, bereziak direla erakusteko. Aholku hauekin, eskuoihalak biltzen eta tolesten erakutsiko dizugu zure eremuari ukitu dotore eta pertsonala eman diezaiozun.

Bainugela batean, ispilua eta tiraderak dituen TÄNNFORSEN altzari bat, tolestutako eskuoihalak eta lauza granatezko horman zintzilik dagoen bainu-txabusina bat daude.
Bainugela batean, ispilua eta tiraderak dituen TÄNNFORSEN altzari bat, tolestutako eskuoihalak eta lauza granatezko horman zintzilik dagoen bainu-txabusina bat daude.

Jarri ikusgai

Tolestu kontu handiz eskuoihal txikiak eta jarri erretilu batean konketaren ondoan: ikusiko duzu zer-nolako dotoretasun-sentsazioa igortzen duten. Horrela jarriz gero, zure gonbidatuek ez dute arazorik izango zein eskuoihal erabili behar duten jakiteko. Xehetasun txikiena ere kontuan daukazula erakusteko modu oso sinple eta sofistikatu bat da, eta gonbidatuak etxean bezala sentitzea eragingo du.

TAVELÅN erretilu bat non eskuoihal zuriak dauden bilduta, eta xaboi-poteak ikusten dira bainugelako altzari-gainekoan konketa moderno baten alboan, dena azuleju granatezko bainugela batean.

Hain gustura, non ez duten joateko gogorik izango

Aulki bat, apal bat eta eskuoihal-euskarri bat: hiru produktu produktu bakar batean, oso erabilgarria eta leku gehiago izaten lagunduko duena. Bainugelarako RÅGRUND artikuluen bilduma, banbuz egina, hobezina da bainugela bezalako giro hezeetan. Bete gonbidatuek asteburuan zehar beharko duten gauza guztiekin.

Eskuoihal-euskarria daukan RÅGRUND aulki bat non eskuoihalak dauden pilatuta, garbiketa-gaiak eskuoihal arrosa baten gainean eta zapatilak beheko apalean.

Pilatu eskuoihalak eta izan eskura

Gonbidatuei ez zaie gustatzen tiradera eta armairuetan kuxkuxeatzea behar dutena aurkitzeko. Biltegiratze ireki eta itxiko konponbideak konbinatuz, emaitza oso deigarria lortu eta zure gai pertsonalak ezkutatu ahalko dituzu (eskuoihalak edo xaboia, esaterako), gainontzeko gai guztiak eskura edukiz.

Ikusi bainugelako armairu altu eta apalategi guztiak
Bi ateko MOSSJÖN beira-arasa bat bainuontzi baten ondoan; beira-arasan biltegiratze kutxak eta hainbat eskuoihal zuri eta arrosa daude.
Ikusi bainugelako armairu altu eta apalategi guztiak

Ederki bilduta

Ez zara origamia egiten trebeena? Ez kezkatu. Bildu eskuoihalak eta jarri saski polit batean: ikusiko duzu nola atentzioa deitzen duten. Gordetzeko modu oso praktikoa izateaz gain, ukitu abegikorra eta xarma berezia emango dio gelari. Nahiz eta gauza txikia dirudien, inpresio handia eragiten du eta ederki geratzen da edozein bainugelan.

Ikusi bainugelako saski eta kaxa guztiak
GULLVIAL eskuoihal batzuk bilduta eta zumezko saski batean sartuta, testura daukan alfonbra arrosa txiki baten gainean; atzealdean terrazozko zorua ikusi daiteke.
Ikusi bainugelako saski eta kaxa guztiak

Prestatu denetarik duten kitak

Gonbidatuak zure etxean egon bitartean eroso sentitzea nahi duzu? Zergatik ez dituzu kit batzuk prestatzen haiengatik zenbat kezkatzen zaren ikus dezaten? Adibidez, eskuoihal leunak, zapatila erosoak eta hortzetako eskuila jarri ahal dituzu ehunezko poltsa dotore batean. Zintzilikatu kako batetik eskura izan dezaten. Xehetasun txiki horrek gonbidatuak etxean bezala sentitzea eragingo du.

Horma berde ilunezko bainugela batean, TJABBIG saski bat dago hormako kako batetik zintzilik, eta, horren barruan, zapatila zuriak eta eskuoihal arrosa bat daude.