Saltatu

4 urrats falta zaizkizu apaindegi itxurako bainugela lortzeko

Berezia da gogokoen duzun ile-apaindegia joatea. Giro bera lortu nahi duzu etxean? Eguna aldarte onenean hasteko ordua da. Eguneratze txiki batzuekin edo bainugela goitik behera aldatuta, argitasuna eta xarma profesionala eman diezaiokezu; zure itxura hobetzeaz gain, hobeto sentituko zara egunero.

1. Argiak eta ispiluak

Gela baten giroa erabat alda dezake argiztapenak; kasu honetan, LEDSJÖ hormako LED lanpara apaindegietakoa bezalakoa da eta antzokien atzealdeen xarma du. Gainera, FRÄCK hormako ispilu luzagarria aparta da argia norabide egokian islatzeko.

Ikusi bainugelarako ispilu gehiago
Bainugela berde batean ispilu bat dago bost bonbilla dituen LEDSJÖ hormako LED lanpara batekin eta FRÄCK lupa-ispilu txiki batekin.
Ikusi bainugelarako ispilu gehiago

2. Ehun-gaiak erraz eguneratzea

Bainugelari itxura berezia emateko nahikoa da ehun-gai berriak sartzea; hala nola iturburu jasangarrietako kotoi puruz egindako eskuoihal urdin hau. Tantoak izurtsuak dira, eta oso ongi xurgatzen dute hezetasuna.

Ikusi eskuoihal gehiago
Lauza berdeko bainugela batean dagoen emakume baten aurpegiaren goiko aldea, MÅLSELVA eskuoihal urdin bat buruan bilduta duela.
Ikusi eskuoihal gehiago

3. Oinarrizko produktuak gurpilen gainean

Apaindegi on guztietan modura, bainugela guztiz eralda dezake ongi hornitutako orgatxo batek. Jar ezazu toki eroso batean eta hartu oinarrizko produktuak bertatik. NISSAFORS orgatxoa konpaktua denez, primerakoa da toki txikietarako. Gainera, soluziorik errazena da apalategi gehiago izateko, hain zuzen ere, bainugela gehienei falta zaiena.

Ikusi bainugelarako orgatxo gehiago
Lauza berdeko bainugela batean NYCKELN dutxako gortina bat eta NISSAFORS orgatxo zuri bat daude; eskuoihalak eta ilea apaintzeko gauzak daude orgatxoan.
Ikusi bainugelarako orgatxo gehiago

4. Bainugela xarmangarria eta funtzionala

Armairu zuri eta konketa klasikoekin, ispiluak erabiltzeko hainbat aukerarekin eta argiztapen xarmantarekin, ia osorik edukiko duzu apaindegi itxurako bainugela. Orgatxo higigarri batean eta apalategi irekietan, apaintzeko oinarrizko produktuak eskura izango dituzu.

Ikusi bainugelarako altzari osagarri gehiago
Lauza berdeko bainugela batean BJÖRKÅN konketa zuri bat, ate bakarreko NYSJÖN konketa-armairu bat eta pijama daraman emakume bat daude.
Ikusi bainugelarako altzari osagarri gehiago