Saltatu

Zure bainugela, zuk nahi duzun erara

Bainugelari itxura berria emateko aukera merkeen bila? ENHET bainugelako serieari esker, erraza izango da maite duzun bainugela sortzea. Hautatu zure antolamendu propioa edo hautatu aurretik eginda dauden altzari sortatako bat. Ondoren dator dibertigarriena: hautatu koloreak, osagarriak eta estiloa.

ENHET/TVÄLLEN konketako armairua, bi atekoa, ispilu biribil bat gainean duela, logela baten ondoan dagoen bainugela txiki batean.
ENHET/TVÄLLEN konketako armairua, bi atekoa, ispilu biribil bat gainean duela, logela baten ondoan dagoen bainugela txiki batean.

Biltegiratze ideia malguak

ENHET bainugelako seriea erraza da zure kabuz planifikatzeko, erosteko eta muntatzeko, eta edozein txoko (txikiak eta ez hain txikiak) betetzeko. Bidaietan aurkitutako gauzak eta ehun politak erakutsi baina bainugelako produktuak gorde nahi dituzu? Nahasi eta konbinatu biltegi irekiak eta itxiak, itxura berezia sortzeko. 10 urteko bermea duenez, urte luzez iraungo du.

ENHET/TVÄLLEN konketa-armairua bi aterekin, apalategi ireki baten ondoan, ispilua duen panelez estalitako horma baten kontra.

Harriz egindakoak, estiloz beteta

Xehetasunek lagunduko dizute bainugelari estiloa ematen. Hiruko bainugela sorta honekin, artisau-itxura tradizionala emango dio edozein txokori. Erabili erretilua eskuak garbitzean edo dutxatzean eraztunak eta bitxi txikiak gordetzeko.

Ikusi xaboi-dosifikagailu eta xaboia uzteko plater guztiak
TVÅLSJÖN xaboi-dosifikagailua eta hortz-eskuiletarako ontzia, konketaren atzeko aldean. Ondoan, bitxiak dituen erretilua.
Ikusi xaboi-dosifikagailu eta xaboia uzteko plater guztiak

Spa bat etxean

Posible da leku txiki batean spa bat izatea. Zintzilikatu eskuoihalak kakoetan, edo jar itzazu biltegi ireki batean, lasaitasun-sentsazioa emateko. Testura eta material ezberdinetako eskuoihalak ditugu. Hautatzen duzuna hautatzen duzula, guztiak dira xurgatzaileak eta atseginak dutxaren aurretik eta ondoren.

Antrazita koloreko ENHET oinarri-egitura, apaletan eskuoihal marroi eta krema-kolorekoak dituela, eta eskuoihal gehiago zintzilik ondoko kakoetan.

Lasaia, guztia konbinatuta eta praktikoa

Diseinu serie bereko hainbat gauza jarriz gero, zure bainugelaren itxura bateratu egingo duzu eta nahaste bisuala gutxitu. Kasu honetan, zur atsegina eta metal beltz leuna konbinatu dira funtzio erabilgarriekin. Adibidez, zurezko apala dago komuneko papera eusteko euskarrian.

Ikusi bainugelarako osagarri guztiak
LILLASJÖN komuneko paperaren euskarria, gainean telefono mugikor bat duela. Harekiko perpendikular, LILLASJÖN apal kakoduna, panelez estalitako horman.
Ikusi bainugelarako osagarri guztiak

Hartu eta joan garbiketa egiteko egunean

Arropak garbitzeko garaia iritsi da? Arropa-poltsa prest dago zu prest zaudenean. Arropa zikinak ezkutatuta daude jasotzen dituzun unera arte. Helduleku erosoetatik heldu eta eraman garbigailura. Bikain.

Ikusi arropa zikina sartzeko saski guztiak
PURRPINGLA arropa-poltsa betea bainugelako atearen ondoan. Atzean, txabusina bat dago zintzilik, eta txapin parea dago lurrean.
Ikusi arropa zikina sartzeko saski guztiak