Adin guztietako pertsonentzat egokiak diren bainugelarako diseinu-ideiak
Joan-etorri ugariak izan ohi dituen familia-bainugela batean, normalean ez dago pribatutasunik, batez ere haurrek zein aitona-amonek erabiltzen badute. Baina ez du zertan horrela izan. Bainugela erabiltzeko prest dago beti, goiz lanpetuei aurre egin behar diezunean zein gaueko errutina lasaigarriez gozatu nahi duzunean. HAVBÄCK serieari esker, biltoki adimendunez, soluzio irisgarriez eta oso ondo diseinatutako antolakuntza aukerez gozatu ahal izango duzu, bainugela familiako kide guztien ohituretara egokituko den toki bihurtuz.

Pertsona guztiek bainugela kaosik gabe erabiltzeko behar adina leku
Honen moduko bainugela partekatuetan, berehala sortu ohi da kaosa. Biltegiratze-soluzio egokiak erabiliz, familiako kide guztiok izango duzue zuen gauzetarako tokia, kaosa murriztuz. Armairu altuak edukiz, edertasun-produktuak eta eskuoihalak txukun gorde ahal izango dituzu, hormako armairuek konketako eremua libre uzteko aukera emango dizute eta biltoki mugikorrei esker, berriz, ezinbesteko objektuak etxeko txikienen eskura egongo dira beti. Gehitu konpartimentuak eta euskarriak dituzten VISSLAÅN osagarrien modukoak gauza txikiak errazago antolatzeko, ezer galdu ez dadin. Emaitza? Bainugela lasaia eta txukuna, erabiltzen duten pertsonak edonor direla ere.
Familiako kide guztientzat prest
Jostailuekin plisti-plasta ibiltzeko zein kontu pixka bat gehiagorekin bainatzeko; dutxaren eremua izango duzu beti prest zure bizitzaren etapa guztietan. Dutxarako BÄSINGEN apala laguntza behar duzunerako osagarri iraunkorra da, eta bat datorren dutxarako aulkiarekin osa dezakezu, esertzeko toki erosoa eta segurua izan dezazun. Gehitu bainugelarako alfonbra txiki irristagaitza lurra zapaltzean egonkortasun hobea izateko; horrela, aldi berean dibertigarria eta praktikoa izango den eremuaz gozatu ahal izango duzu, erosotasuna eta lasaitasuna beti doazelako elkarrekin.
Argi bat une bakoitzerako
Errutina bakoitzak argiztapen ezberdin bat eskatzen du. RODRET serieari esker, distira erraz doi dezakezu, egiten ari zaren zereginera edo zure uneko aldartera egokitzeko. Haurrei laguntzeko edo zure burua hobeto ikusteko, erabili argi distiratsuak eta argiak, eta motel itzazu egunaren amaieran giro lasaiagoa sortzeko.

Argi bat une bakoitzerako
Errutina bakoitzak argiztapen ezberdin bat eskatzen du. RODRET serieari esker, distira erraz doi dezakezu, egiten ari zaren zereginera edo zure uneko aldartera egokitzeko. Haurrei laguntzeko edo zure burua hobeto ikusteko, erabili argi distiratsuak eta argiak, eta motel itzazu egunaren amaieran giro lasaiagoa sortzeko.
Egin zure errutinak alaiago
Haurrei lotara joateko prestatzen laguntzea zaila izan daiteke batzuetan, baina, umore-sen pixka batekin, dena errazagoa da. Bihurtu gaueko errutinak jolas HUMLESJÖN tenporizadorearekin; horrela, lotara joateko erritualak dibertigarriagoak eta aurresangarriagoak izango dira. Azken finean, haurrek jarduera bakoitzerako une egokia bereizten ikasi behar dute. Tresna horri esker, independenteagoak izango dira, ez baitzara haien atzetik ibili beharko hortzak garbitzen amaitu behar dutela gogorarazteko. Ondorioz, guztiok gozatuko duzue lasaitasunez (ahal den heinean) egunaren azken orduez.









































