Zurekin batera eboluzionatzen duen sofa modularra
KIVIK bezalako sofa modularrak ezin hobeak dira nahi duzun moduan konfiguratzeko, baina beste abantaila bat ere badute: forma finkorik ez dutenez, erraz alda dezakezu konbinazioa zure egongelari itxura berria emateko.
Sailkatu eta iragazi
Lagundu! Eseri naiz eta ez dut jaiki nahi
Nola hobetu dezakezu sofa zabal, eroso eta bigun bat? Gehitu banaka doi daitezkeen bizkarraldeak eta chaise longue bat. Badakizu zer? Ametsetako pieza jada hori prestatu dugu. MALMKÖPING izena du eta, ezohikoa izateaz gain, serie moduan datorren nobedade osoa da.
Aurkitu sofa egokiena zuretzat
Zuretzat gomendatua
Siesta on batetarako sofa
Ez dago sofan tapaki batean siesta botatzea baino plazer handiagorik. Horregatik, sofa eroso eta bigun batek siestarik onena bizitzeko aukera emango dizu. Oso ohikoa da jan ostean telebista ikustea eta nahi gabe sofan lotan geratzea. Bat-batean, non zauden eta zer ordu den jakin gabe esnatzen zara. Eta hori guztia sofa batean egin ahal baduzu, hobe da erosoa den batean egitea, adibidez, patxadan egoteko aukera ematen dizun chaise longuedun sofa batean.
Liburu on bat irakurtzeko besaulkia
Bere aurrean jartzen diren liburu guztiak irakurtzen dituen irakur zale amorratua zara? Edo liburu bat asko gustatzen zaizunean baino ez duzu irakurtzen? Nolanahi ere, irakurtzeko leku eroso eta egoki bat beharko duzu. Leku honetan beste gauzez ahaztu eta irakurtzen ari zaren liburuaren istorioan kontzentratu ahalko zara. Aukeratu gustatzen zaizun eta jarriko duzun gelarekin ondo ematen duen besaulki bat eta jarri irakurtzeko argi egokia izateko aukera ematen dizun lanparatxo bat altuera egokian. Eta oraindik erosotasun gehiago nahi baduzu, jarri oinazpiko bat besaulkiaren oinetara.

































































