Izan adimentsua eta entzun etxeak esaten duena
Soinua aldartearen anplifikadore handia da. Argiak bezala, etxean zaudela sentiarazten dizun giro bero hori eskain diezazuke. IKEA-k dekorazioaren eta etxeko produktuen inguruan dituen ezagutzak Sonos-ek soinuaren inguruan duen esperientzia zabalarekin batu ditu SYMFONISK wifi bozgorailuak sortzeko eta etxean benetako soinua nagusi izan dadin.
Soinu ona, SYNFONISK bozgorailu hobea
Oso erabilerraza da. Entxufatu, Sonos aplikazioa telefonoan edo tabletan deskargatu, aplikazioa ireki eta entzuten hasteko urratsei jarraitu besterik ez duzu egin behar. Dena han egin ahal izango duzu, hala nola gailua wifi sarera konektatu, bozgorailua Sonos Trueplay teknologiarekin doitu edo gogokoen duzun eduki-zerbitzua gehitu.
Bozgorailuek giroa sortuko dute gela bakoitzean
Kontrolatu bozgorailu bakoitza banaka multiroom audioarekin. Horrela, gela batean musika erreproduzitu ahal izango duzu, etxeko txikienek beste gela batean audioliburu bat entzuten duten bitartean. Nahiago baduzu, soinu bera etxe osoan erreproduzitu ahal izango duzu. Erreproduzitu, eten edo saltatu abestiak eta doitu bolumena Sonos aplikazioaren kontrolak erabiliz.
Sortu pare estereo bat
Gela berean bi SYMFONISK bozgorailu berdin-berdinak batu ahal izango dituzu estereo efektu handiagoa sortzeko. Bozgorailu batek ezkerreko kanal gisa jardungo du eta besteak eskuinekoa bezala. Soinu estereoarekin, badirudi soinua hainbat norabidetatik entzuten dela, eta soinuari sakontasuna eta perspektiba ematen dio, entzumen naturalarekin gertatzen den bezala.
Etxeko zinema-sistema
Halaber, musikarako erabiltzen dituzun bozgorailu berak (SYMFONISK bozgorailua duten bi mahai-lanpara edo bi bozgorailu-apal) Sonos etxeko zinema-produktu batekin parekatu ahal izango dituzu, horiek Sonos soinu inguratzailearen esperientziaren ezkerreko eta eskuineko kanal gisa erabiltzeko.