Erabili IKEA Home smart. Gaur eta egunero.
Ikusi, entzun, sentitu. Imajinatu zure etxea konektatuta dagoela, zure zentzumenak konektatuta dauden bezala.

Beste astelehen zoragarri bat
Irudikatu zure burua esnatzen eta musika entzuten, ohetik irten beharrik gabe. Zoragarria, ezta? Bizitza errazagoa da etxean soluzio adimendunak jarrita. Berdin dio etxe guztiz adimenduna nahi baduzu edo "botere" batzuk izatearekin nahiko baduzu: IKEA Home smart produktu bat dugu zuretzat, funtzionamendu intuitiboaz goza dezazun.

- Produktuen informazio orria
Aldatu argia zure aldartearen arabera
Pentsa ezazu, zure emozioak eskura izatea bezala da. Argiztapen adimendunaren laguntzari esker, egun nekatu horiek etxeko lanekin, sofan atseden hartzeko uneekin edo konpainia onenarekin igarotzen dituzun gauekin konbinatu ahal izango dituzu. Bonbillak, panelak eta argiztapen integratua. Argiak moteldu, piztu edo itzali ditzakezu, horien kolorea aldatu, baita argi beroa eta argi zuria tartekatu ere.
IKEA Home smart-ekin funtzionatzen du
Produktu batean ikur hau ikusten baduzu, horrek esan nahi du IKEA Home smart aplikazioarekin funtzionatzen duela eta TRÅDFRI konexio-gailura konektatzen dela.