Probatu burko ergonomikoaren efektua
Lo egiten ari zarenean, guztiz beharrezkoa da eroso egotea esna zauden orduetan bizitzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Loaren garrantzian sinesten dugu. Lepoari eta buruari burko on batek eusten badie, hobeki egingo duzu lo. Baina bakoitzak modu desberdinean egiten du lo. Batzuek bizkarrez lo egiten dute; besteek, saiheska, edo gauean zehar askotan aldatzen dute jarrera. Horregatik, burko ergonomiko berriak forma eta tamaina askokoak dira, guztiek haurtxoek bezala lo egiteko eta baretsu esnatzeko.
Jarrera desberdinak, efektu berdina
Bizkarrez, saiheska ala edo beste modu batean lo egiten duzu? Berdin dio zein den zure lo egiteko jarrera naturala, zure gorputzari eusten dion eta lo kalitatea ematen dizun burko ergonomikoa baita.
Denetik apur bat
Zure buruari galdetu al diozu inoiz nolakoa litzatekeen hodei harro-harro batean lo egitea? Probatu SKOGSLÖK burkoa; bere formak eroso sentiaraziko zaitu, berdin dio nola lo egiten duzun. KLUBBSPORRE burkoak burua, lepoa eta sorbaldak erlaxatuta mantenduko ditu gau osoan zehar, berdin dio zenbat buelta ematen dituzun.
Ezin hobeki lo egiteko diseinatuta
Zure gaueko lo paregabea aurkitzeko, pentsatu lehenengo zein diren zure lo egiteko jarrerak, eta gero bilatu zure beharretarako berariazko onurak. Adibidez, ROSENSKÄRM burkoak forma ergonomiko tipikoa dauka eta jarrera bultzatzeko eta lo hobea lortzeko diseinatu da. Zure lepoari eta sorbaldei eusten die, guztiz erlaxatzeko, eta gorputzaren forma naturalera egokitzen da, berdin dio saiheska lo egiten duzun ala bizkarrez lo egiten duzun. Berdin dio nolakoa zaren edo nola lo egiten duzun, badago zuretzako burko ergonomikoa.
Burko bat, lo egiteko bi jarrera
Gehienok gauean zehar apur bat mugitzen garenez, gure sei burko ergonomikoak ontasunez beteta daude gutxienez lo egiteko bi jarrerei eusteko. MJÖLKKLOCKA burkoaren forma paregabeak albo luzeagoa du, sorbaldetarako poltsiko bat sortzen du eta ezin hobea saiheska lo egiten dutenentzat . Albo txikienera biratu eta zure lepoko giharrak guztiz erlaxatuko dira bizkarrez lo egiten duzunean.
Burkoaren alde ona
Guztiok dakigu tenperaturak eragina duela loaren kalitatean. Gauean bero gehiegi egiten badu, okerrago egin dezakezu lo, baita esnatu ere.
KLUBBSPORRE burko ergonomiko berria material freskagarri batez inguratuta dago; gorputzaren tenperatura mantentzen du, eta gainazal erlaxagarria ematen dizu ondo lo egin dezazun. Aukeratu zuretzat zein den alborik onena, bat bestea baino hobea da.
Guztiz eroso lo egiteko, burko ergonomiko hauek egin ditugu, tenperaturarekiko sentibera ez den apar batekin. Horrek esan nahi du burkoak biguntasun erosoa mantenduko duela, gelaren tenperatura edozein dela ere.