10 urteko bermea
- Irmotasun ertaina
- Estaldura garbigarria
Sofa-ohe honetan primeran egingo duzu lo. Izugarri erraza da bihurtzeko eta maindireak eta pijamak gordetzeko biltegi praktikoa dauka. Baina, batez ere, hain da erosoa ezen begiak nahi gabe itxiko zaizkizun.
Produktuaren xehetasunak
VRETSTORP sofa-ohearekin egongela erraz bihurtuko duzu logela edo gonbidatuentzako gela batean, eta primeran lo egin ondoren, erraz bueltatuko da egongela izatera.
Bizkarraldeko kuxinak eta barruko egitura kenduz gero, ohe eroso eta zabal bihurtuko da di-da batean.
Eserlekuak pieza bakarra duenez, lo egiteko gainazal laua izango duzu.
Gauzak erraz har daitezke biltegiratze integratutik, eta maindireak eta pijamak gordetzeko tokia dauka.
Zorroa Karlshovez egina dago, kotoizko ehuna, eta marra klasikoko hariz tindatua. Material naturalei esker, ehuna atsegina da. Zorroa makinaz garbitu daiteke, eta erraz kendu eta jar daiteke.
Aldatu sofa-ohearen zorroa noizean behin itxuraldatzeko, eta gehiago iraun dezan.
VRETSTORP sofa-ohea EKTORP sofarekin konbinatzeko diseinatuta dago.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintzak.
Neurketak
- Zabalera: 244 cm
- Sakonera: 96 cm
- Altuera: 91 cm
- Eserlekuaren sakonera: 52 cm
- Eserlekuaren altuera: 46 cm
- Ohearen zabalera: 140 cm
- Ohearen luzera: 200 cm
- Ohearen altuera: 46 cm
- Hondoa guztira, zabalduta: 140 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: VRETSTORP
Arakatu eskura dituzun aukerak
Konbinatu logeletako altzariak eta dekorazioa zure etxerako estilo perfektua aurkitzeko
