VIMLE Ohe-sofarako zorroa 3
Nola lortu
Bildu 71 puntuekin.
Zorro berria modu bikaina da gogokoen duzun sofaren bizitza erabilgarria luzatzeko eta etxea berpizteko, urtaroz aldatzean edo egun berezi baterako. Gainera, aukera jasangarria da, berritu eta berrerabiliko baituzu!
Kotoi portzentaia altuak zorroari itxura bero eta naturala ematen dio, eta bi koloreko bilbe meheari esker, leuna da.
Zorroa garbi edukitzea erraza da, kendu eta garbigailuan sartu baitaiteke.
Zorro erauzgarri asko ditugu aukeran, beti gustuko duzun bat izan dezazun zure sofa berrirako, edo etxean duzun zorroa beste batekin eguneratu nahi duzunean.

Osagai batek baino gehiagok osatzen dute produktu hau. Osagai horien xehetasunak behean aurki ditzakezu.
Bezeroen iritziak
Lotutako produktuak
Arakatu aukera gehiago
Zuretzat gomendatua
Materiala
Zer da kotoia?
Munduko zuntz natural preziatu eta erabilienetako bat da kotoia. Kotoizko ehunak leunak eta iraunkorrak dira, eta tenperatura altuetan garbitu daitezke. Arnasten eta hezetasuna xurgatzen apartak dira. Hori dela eta, gorputzetik hurbil izatea atsegina da. Gaur egun, gero eta kotoi birziklatu gehiago erabiltzen dugu IKEA-n, eta erabiltzen dugun kotoi berri guztia pestizida, ongarri eta ur gutxiagorekin landu eta ekoitzi dela ziurtatzen saiatzen gara.







