VIMLE Beso-euskarriak, beso-euskarri zabalekin/Hallarp grisa
Nola lortu
10 urteko bermea
VIMLE sofa-serieak nahi dituzun moduan konbina ditzakezun moduluak ditu, soluzioa pertsonalizatzeko. Horrela, zure bizitza aldatu ahala, sofa osatu egin dezakezu, berritasunetara moldatzeko.
Produktuaren xehetasunak
Sofaren atalak hainbat modutan konbina daitezke, zuri eta zure etxeari gehien komeni zaizuen tamaina eta forma lortzeko. Sofa handiago bat behar baduzu, gehi dezakezu atal bat edo bi.
Konbinazio hobeezina sor dezakezu etxea plangintza-tresnarekin. Muntatu, desmuntatu eta muntatu berriro, pozik zauden arte.
Beso-euskarri zabalek denerako lekua dute: telefono mugikorra, krispetak… Gainera, sofan atseden hartzeko etzaten zarenean, erosoak dira burua jartzeko.
Zorro hau kotoi eta poliesterrezko Hallarp ehunez egina dago. Leuna, erosoa eta iraunkorra da, eta bi-tonuko efektua duen ehundura du.
Zorroa garbi edukitzea erraza da, kendu eta garbigailuan sartu baitaiteke.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintzak.
Neurketak
- Sakonera: 93 cm
- Altuera: 48 cm
- Altuera + hankak: 54 cm
- Zabalera: 22 cm
Bezeroen iritziak
Diseinatu zeure VIMLE sofa
VIMLE sofaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?
