VIMLE Besaulkia, beso-euskarri zabalekin/Hillared urdin iluna
Nola lortu
10 urteko bermea
- Estaldura garbigarria
VIMLE sofa-serieak nahi dituzun moduan konbina ditzakezun moduluak ditu, soluzioa pertsonalizatzeko. Horrela, zure bizitza aldatu ahala, sofa osatu egin dezakezu, berritasunetara moldatzeko.
Produktuaren xehetasunak
Besaulki irmo honek luzaroan iraungo du, eserlekuko kuxina erresilientzia handiko aparrezkoa baita, euskarri ona eskaintzen duen materialezkoa, eta altxatzen zarenean kuxinak lehengo forma berreskuratzen du.
Sofaren atalak hainbat modutan konbina daitezke, zuri eta zure etxeari gehien komeni zaizuen tamaina eta forma lortzeko. Sofa handiago bat behar baduzu, gehi dezakezu atal bat edo bi.
Konbinazio hobeezina sor dezakezu etxea plangintza-tresnarekin. Muntatu, desmuntatu eta muntatu berriro, pozik zauden arte.
Beso-euskarri zabalek denerako lekua dute: telefono mugikorra, krispetak…
VIMLE buru-euskarriarekin osa dezakezu besaulkiaren bizkarraldea, lepoan euskarri gehigarria izan dezazun.
Hillared zorroa kotoi eta poliesterrezkoa da, eta zati txiki bat biskosa eta lihozkoa. Oihala gogorra da eta erliebea duen gainazal leun eta atsegina du.
Zorroa garbi edukitzea erraza da, kendu eta garbigailuan sartu baitaiteke.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintzak.
Neurketak
- Zabalera: 115 cm
- Sakonera: 98 cm
- Altuera: 83 cm
- Beso-euskarriaren altuera: 54 cm
- Eserlekuaren sakonera: 55 cm
- Eserlekuaren altuera: 48 cm
- Altuera: altzari azpiko lekua: 6 cm
- Eserlekuaren zabalera: 71 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: VIMLE
Diseinatu zeure VIMLE sofa
VIMLE sofaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?
