VIMLE 3 eserlekuko sofa, buru-euskarriekin/Hillared antrazita
Nola lortu
10 urteko bermea
- Biguna
- Estaldura garbigarria
Aukeratu sofaren eserleku-kopurua, diseinua eta funtzioak, zure gustuen eta premien arabera. Eta familia hazten bada, erantsi itzazu moduluak.
Produktuaren xehetasunak
Sofa eroso eta polit honek luzaroan iraungo du, eserlekuko kuxinak erresilientzia handiko aparrezkoak baitira, euskarri ona eskaintzen duen materialezkoak, eta altxatzen zarenean kuxinek lehengo forma berreskuratzen dute.
Sofaren atalak bakarrik edo hainbat modutan konbina daitezke, zuri eta zure etxeari gehien komeni zaizuen tamaina eta forma lortzeko.
Konbinazio hobeezina sor dezakezu etxea plangintza-tresnarekin. Muntatu, desmuntatu eta muntatu berriro, pozik zauden arte.
Buru-euskarria sofaren bizkarraldearen luzapen bat da eta horri esker, oso eroso eseri zaitezke leporako sostengu on batekin.
Zorroa Hillared ehunezkoa da, ehundura argiko oihal iraunkorra eta leuna.
Zorroa garbi edukitzea erraza da, kendu eta garbigailuan sartu baitaiteke.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintzak.
Neurketak
- Altuera buru-euskarria barne: 103 cm
- Altuera bizkarraldeko kuxinak barne: 83 cm
- Beso-euskarriaren altuera: 68 cm
- Zabalera: 241 cm
- Sakonera: 98 cm
- Altuera: altzari azpiko lekua: 6 cm
- Beso-euskarriaren zabalera: 15 cm
- Beso-euskarriaren altuera: 68 cm
- Eserlekuaren zabalera: 211 cm
- Eserlekuaren sakonera: 55 cm
- Eserlekuaren altuera: 48 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: VIMLE
Diseinatu zeure VIMLE sofa
VIMLE sofaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?

Materiala
Zer da kotoia?
Munduko zuntz natural preziatu eta erabilienetako bat da kotoia. Kotoizko ehunak leunak eta iraunkorrak dira, eta tenperatura altuetan garbitu daitezke. Arnasten eta hezetasuna xurgatzen apartak dira. Hori dela eta, gorputzetik hurbil izatea atsegina da. Gaur egun, gero eta kotoi birziklatu gehiago erabiltzen dugu IKEA-n, eta erabiltzen dugun kotoi berri guztia pestizida, ongarri eta ur gutxiagorekin landu eta ekoitzi dela ziurtatzen saiatzen gara.