VIMLE 3 eserlekuko izkinako sofa, beso-euskarri zabalekin buru-euskarriekin/Hallarp grisa
Nola lortu
10 urteko bermea
- Biguna
- Estaldura garbigarria
VIMLE sofa-serieak nahi dituzun moduan konbina ditzakezun moduluak ditu, soluzioa pertsonalizatzeko. Horrela, zure bizitza aldatu ahala, sofa osatu egin dezakezu, berritasunetara moldatzeko.
Produktuaren xehetasunak
Sofa bigun honek balio-bizitza luzea izango du; izan ere, eserlekuko kuxinak erresilientzia handiko aparrez beteta daude, gorputzari laguntza egokia emateko eta altxatzean jatorrizko forma azkar berreskuratzeko.
Sofaren atalak hainbat modutan konbina daitezke, zuri eta zure etxeari gehien komeni zaizuen tamaina eta forma lortzeko. Sofa handiago bat behar baduzu, gehi dezakezu atal bat edo bi.
Konbinazio hobeezina sor dezakezu etxea plangintza-tresnarekin. Muntatu, desmuntatu eta muntatu berriro, pozik zauden arte.
Chaise longue-ak biltoki bat du eserlekuaren azpian; estalkia irekita geratzen da gauzak eroso atera edo gorde ditzazun.
Chaise longue-aren atala sofaren eskuinera edo ezkerrera jar dezakezu, eta nahi duzunean lekuz aldatu.
Buru-euskarria sofaren bizkarraldearen luzapen bat da eta horri esker, oso eroso eseri zaitezke leporako sostengu on batekin.
Beso-euskarri zabalek denerako lekua dute: telefono mugikorra, krispetak… Gainera, sofan atseden hartzeko etzaten zarenean, erosoak dira burua jartzeko.
Zorro hau kotoi eta poliesterrezko Hallarp ehunez egina dago. Leuna, erosoa eta iraunkorra da, eta bi-tonuko efektua duen ehundura du.
Zorroa garbi edukitzea erraza da, kendu eta garbigailuan sartu baitaiteke.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintzak.
Neurketak
- Altuera buru-euskarria barne: 103 cm
- Altuera bizkarraldeko kuxinak barne: 83 cm
- Beso-euskarriaren altuera: 68 cm
- Chaise longue-aren hondoa: 164 cm
- Zabalera: 266 cm
- Sakonera: 98 cm
- Eserlekua Zabalera, chaise longue-a: 81 cm
- Eserlekua Hon., chaise longue-a: 125 cm
- Altuera: altzari azpiko lekua: 6 cm
- Beso-euskarriaren zabalera: 22 cm
- Beso-euskarriaren altuera: 54 cm
- Eserlekuaren zabalera: 222 cm
- Eserlekuaren sakonera: 55 cm
- Eserlekuaren altuera: 48 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: VIMLE
Diseinatu zeure VIMLE sofa
VIMLE sofaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?
