









UTMANING joko‑idazmahai elektrikoak hobeto eta denbora gehiagoz jokatzen laguntzen dizu, jarrera ergonomikoena hautatu dezakezunez. Urteetan zehar erabiltzeko kalitate‑probak gainditu ditu, ez jokatzen bakarrik.
Produktuaren xehetasunak
Beti ere eroso eseri edo altxa zaitezke jolastu bitartean, idazmahaiaren altuera 65-126 cm bitartean doitu daiteke eta.
Tarteka eserita eta tarteka zutik egonda, zirkulazioa hobetzen da eta oxigeno gehiago igortzen da garunera. Hala, energia-maila, arretarako gaitasuna eta produktibitatea handitzen laguntzen da.
Eserita nahiz zutik lan egiteko mahai elektrikoaren barneko egituraren eskuko kontrolak 2 ezarpen ditu memorian doikuntza egokia izan dadin.
Gainalde eskuzabalak espazio mordoa eskaintzen du hainbat pantaila eta behar duzun joko‑ekipo guztia ipintzeko.
Garrantzitsua da eroso jokatzea, batez ere partida asko luzatzen denean. Horrexegatik, mahaiak gainalde sakona du, pantailak begietatik distantzia erosora edukitzeko.
Idazmahaiko gainaldeko aurreko ertz makurtuak besaurre eta eskumuturretako mina arintzen laguntzen du.
Erraza da idazmahaia garbi eta txukun mantentzea, izan ere kableak antolatzeko erretilu estalkiduna dago idazmahai azpian kable guztiak ezkutatzeko.
Iraunkorra eta gogorra da, eta distirarik gabeko gainazalak argia gutxi islatzen duenez, begientzat atsegina da.
Talkak atzemateko ezaugarriak idazmahaia igo edo jaistean bat-bateko erresistentziak atzematen ditu. Automatikoki gelditu eta mugimendua alderantzikatzen du 30-50 mm-ra.
Barneko egiturak espazio mordoa ematen dizu jokatu bitartean aulkia eta hankak aske mugitzeko, eta 2 kako dauzka entzungailuak edo poltsak zintzilikatzeko.
Zabalera doitzeko aukera ematen duen eserita eta zutik erabiltzeko barneko egitura 120 eta 160 cm-ko UTMANING mahaigainarekin konbina dezakezu, beharraren arabera mahai zabalagoa edo estuagoa izateko, barne egitura berarekin.
Neurketak
- Luzera: 160 cm
- Zabalera: 80 cm