Antolatzaile hau oso praktikoa da tiraderen barnealdea ordenatuta izateko eta beirateria eta ontziteria mugitzea eta elkarren aurka talka egitea saihesteko. Edukiaren tamaina doi daiteke.
Produktuaren xehetasunak
Altuera doigarria, kaxoi ertainetara zein garaietara egokitzeko.
Banatzaile erregulatzaile horiekin biltegiratzea zure beharretara molda dezakezu eta ezin hobeak dira janari-poteak eta estalkiak ordenatuta izateko.
Janaria edo beste objektu batzuk agerian eta eskura izan ditzakezu tiradera ireki batean.
S Fager/F Cayouette
Neurketak
- Zabalera: 75 cm
- Egituraren zabalera: 80 cm
- Gutxieneko altuera: 12.6 cm
- Gehienezko altuera: 19.4 cm
- Lodiera: 2.4 cm
Bezeroen iritziak
Eman maitasun ukitua sukaldeko tiraderei
Sukaldea etxearen bihotza bada, sukaldeko armairu eta tiraderak sukaldearen bihotza dira. UPPDATERA barrualdeko antolatzaileak sortu genituen tiradera horiek erraz ordenatuta izateko eta bilatzen ari zaren hori azkar aurkitzeko. Horrela, beharrezko dituzun sukaldeko tresnak hurbil eta eskura izango dituzu saltsa gozoa irabiatzeko edota zopa epela dastatzeko, baita IKEA sukaldea ez baduzu ere.
Armairu eta tiraderetan dena erraz eta eskuragarri dagoenean, sukaldeaz gehiago gozatzen da, dela janaria prestatzeko, opilak egiteko edota, soilik, mahaia prestatzeko; baita beste gauza batzuk egin behar dituzulako di-da batean afaldu behar baduzu ere.
Malgutasun handiagoa barrualdean
IKEA-k aspalditik ditu mahai-tresnetarako erretiluak, aizto-erretiluak eta sukalderako bestelako diseinuak, baina bezeroekin egindako elkarrizketetan agerian geratu da eguneratu egin behar direla. Manuel Courelaren, UPPDATERA seriearen sortzailearen arabera, sukaldeko barrualdeak ez dira, beharbada, behar bezain malguak izango jendeak ideia berriak garatzen dituenean. "Sukaldeko eguneroko beharrak aldatu egiten dira, bizitzan bertan bezalaxe. Norbait ezagutzen duzu, eta familia handitu egiten da; etxeko sukaldari bilakatzen zara, edota dieta berri bati ekitea erabakitzen duzu. Edozein egoeratan, sukaldearen barrualdeak erosoak badira, bidea errazagoa izango da". Manuelek azaldu duenez, mahai-tresnetarako kaxa leku batetik bestera mugi daiteke eta, horrela, erabilera ezberdinak eman dakizkioke. "Afalordua iristean, kanpora atera eta zuzenean mahaian jar dezakezu. Edota botilak biltegira ditzakezu, barruan olioa eta ozpina sartuta".
Egokitu zeure sukaldera
UPPDATERA seriearen bitartez, barrualdeko antolatzaileak malguagoak izan daitezen lortu nahi da. Plastikozko erretilu gehigarria horren adibide ona da. Mahai-tresnetarako edota sukaldeko tresnetarako erretilu baten ondoan jarrita, tiraderak erosoago erabiliko dira, horien neurria edozein delarik ere. "Guztiek ez dute IKEA-ko sukalde bat, baina edonork eduki dezake IKEA-ko funtzionaltasuna bere sukaldeko barrualdeetan. Espero dugu UPPDATERA produktuekin hobekuntza handia egingo dela, inbertsio handia egin gabe".