Saltatu

UPPDATERA Tiraderak antolatzeko ohol zulatua, antrazita, 80 cm

12,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Kakoek finko mantentzen dute tiraderetako edukia, ez dadin mugitu eta nahaspilatu. Jarri kakoak biltegiratu nahi duzunaren arabera, eta gozatu tiraderak irekitzen dituzun bakoitzean.

Produktu-zenbakia004.600.11

Produktuaren xehetasunak

32 kako doigarriei esker, errazago pertsonalizatuko dituzu tiraderak edukiaren arabera: platerak, eltzeak, estalkiak, ontziak eta bestelakoak.

Diseinatzailea

S Fager/F Cayouette

Produktu-zenbakia004.600.11

Informazio erabilgarria

Beste UPPDATERA tiradera-antolatzaileekin konbinatzen da.

32 pintza barne.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

NOTRANS:
ABS plastikoa (gutxieneko % 20 birziklatua), Kautxu sintetikoa
NOTRANS/ NOTRANS:
ABS plastikoa (gutxieneko % 20 birziklatua)

Zainketa

Garbitu detergente leun apur batekin hezetutako zapi batekin.

Lehortu zapi garbi batekin.

Muntaketa eta dokumentuak

Neurketak

  • Zabalera: 67.5 cm
  • Altuera: 13.2 cm
  • Sakonera: 50 cm
  • Egituraren zabalera: 80 cm

Bilgarriak

UPPDATERA

Produktu-zenbakia004.600.11
  • Zabalera: 28 cm
  • Altuera: 4 cm
  • Luzera: 54 cm
  • Pisua: 1.53 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.4Batez besteko balorazioa
570Iritziak

Eman maitasun ukitua sukaldeko tiraderei

Sukaldea etxearen bihotza bada, sukaldeko armairu eta tiraderak sukaldearen bihotza dira. UPPDATERA barrualdeko antolatzaileak sortu genituen tiradera horiek erraz ordenatuta izateko eta bilatzen ari zaren hori azkar aurkitzeko. Horrela, beharrezko dituzun sukaldeko tresnak hurbil eta eskura izango dituzu saltsa gozoa irabiatzeko edota zopa epela dastatzeko, baita IKEA sukaldea ez baduzu ere.

Armairu eta tiraderetan dena erraz eta eskuragarri dagoenean, sukaldeaz gehiago gozatzen da, dela janaria prestatzeko, opilak egiteko edota, soilik, mahaia prestatzeko; baita beste gauza batzuk egin behar dituzulako di-da batean afaldu behar baduzu ere.

Malgutasun handiagoa barrualdean

IKEA-k aspalditik ditu mahai-tresnetarako erretiluak, aizto-erretiluak eta sukalderako bestelako diseinuak, baina bezeroekin egindako elkarrizketetan agerian geratu da eguneratu egin behar direla. Manuel Courelaren, UPPDATERA seriearen sortzailearen arabera, sukaldeko barrualdeak ez dira, beharbada, behar bezain malguak izango jendeak ideia berriak garatzen dituenean. "Sukaldeko eguneroko beharrak aldatu egiten dira, bizitzan bertan bezalaxe. Norbait ezagutzen duzu, eta familia handitu egiten da; etxeko sukaldari bilakatzen zara, edota dieta berri bati ekitea erabakitzen duzu. Edozein egoeratan, sukaldearen barrualdeak erosoak badira, bidea errazagoa izango da". Manuelek azaldu duenez, mahai-tresnetarako kaxa leku batetik bestera mugi daiteke eta, horrela, erabilera ezberdinak eman dakizkioke. "Afalordua iristean, kanpora atera eta zuzenean mahaian jar dezakezu. Edota botilak biltegira ditzakezu, barruan olioa eta ozpina sartuta".

Egokitu zeure sukaldera

UPPDATERA seriearen bitartez, barrualdeko antolatzaileak malguagoak izan daitezen lortu nahi da. Plastikozko erretilu gehigarria horren adibide ona da. Mahai-tresnetarako edota sukaldeko tresnetarako erretilu baten ondoan jarrita, tiraderak erosoago erabiliko dira, horien neurria edozein delarik ere. "Guztiek ez dute IKEA-ko sukalde bat, baina edonork eduki dezake IKEA-ko funtzionaltasuna bere sukaldeko barrualdeetan. Espero dugu UPPDATERA produktuekin hobekuntza handia egingo dela, inbertsio handia egin gabe".

Informazio gehiago

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.