Saltatu

UPPDATERA Mahai-tresnetarako kaxa, antrazita, 12x12 cm

6,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Mahai-tresnetarako euskarri polit hau tiradera barruan, begi bistan dagoen apal batean nahiz sukalde-gainekoan jar dezakezu. Mahaia jartzeko unea denean, hartu heldulekutik eta eraman zurekin.

Produktu-zenbakia404.331.05

Produktuaren xehetasunak

Mahai-tresnak erraz antolatuko dituzu 4 konpartimentuetan.

Mahai-tresnentzako kaxa tiradera baten barruan jar dezakezu, edota sukalde-gainekoan, eskura izateko.

Heldulekuari esker, erraz eramango duzu leku batetik bestera, adibidez, mahaia jartzean.

Diseinatzailea

S Fager/F Cayouette

Produktu-zenbakia404.331.05

Informazio erabilgarria

Beste UPPDATERA tiradera-antolatzaileekin konbinatzen da.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Saskia/ NOTRANS/ Beheko tutua:
Altzairua, Epoxi-estaldura, Hauts-estaldura
NOTRANS/ NOTRANS:
Plastiko polipropilenikoa

Zainketa

Garbitu detergente leun apur batekin hezetutako zapi batekin.

Lehortu zapi garbi batekin.

Muntaketa eta dokumentuak

Neurketak

  • Luzera: 12 cm
  • Zabalera: 12 cm
  • Altuera: 24.3 cm

Bilgarriak

UPPDATERA

Produktu-zenbakia404.331.05
  • Zabalera: 14 cm
  • Altuera: 13 cm
  • Luzera: 14 cm
  • Pisua: 0.27 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.6Batez besteko balorazioa
87Iritziak

Eman maitasun ukitua sukaldeko tiraderei

Sukaldea etxearen bihotza bada, sukaldeko armairu eta tiraderak sukaldearen bihotza dira. UPPDATERA barrualdeko antolatzaileak sortu genituen tiradera horiek erraz ordenatuta izateko eta bilatzen ari zaren hori azkar aurkitzeko. Horrela, beharrezko dituzun sukaldeko tresnak hurbil eta eskura izango dituzu saltsa gozoa irabiatzeko edota zopa epela dastatzeko, baita IKEA sukaldea ez baduzu ere.

Armairu eta tiraderetan dena erraz eta eskuragarri dagoenean, sukaldeaz gehiago gozatzen da, dela janaria prestatzeko, opilak egiteko edota, soilik, mahaia prestatzeko; baita beste gauza batzuk egin behar dituzulako di-da batean afaldu behar baduzu ere.

Malgutasun handiagoa barrualdean

IKEA-k aspalditik ditu mahai-tresnetarako erretiluak, aizto-erretiluak eta sukalderako bestelako diseinuak, baina bezeroekin egindako elkarrizketetan agerian geratu da eguneratu egin behar direla. Manuel Courelaren, UPPDATERA seriearen sortzailearen arabera, sukaldeko barrualdeak ez dira, beharbada, behar bezain malguak izango jendeak ideia berriak garatzen dituenean. "Sukaldeko eguneroko beharrak aldatu egiten dira, bizitzan bertan bezalaxe. Norbait ezagutzen duzu, eta familia handitu egiten da; etxeko sukaldari bilakatzen zara, edota dieta berri bati ekitea erabakitzen duzu. Edozein egoeratan, sukaldearen barrualdeak erosoak badira, bidea errazagoa izango da". Manuelek azaldu duenez, mahai-tresnetarako kaxa leku batetik bestera mugi daiteke eta, horrela, erabilera ezberdinak eman dakizkioke. "Afalordua iristean, kanpora atera eta zuzenean mahaian jar dezakezu. Edota botilak biltegira ditzakezu, barruan olioa eta ozpina sartuta".

Egokitu zeure sukaldera

UPPDATERA seriearen bitartez, barrualdeko antolatzaileak malguagoak izan daitezen lortu nahi da. Plastikozko erretilu gehigarria horren adibide ona da. Mahai-tresnetarako edota sukaldeko tresnetarako erretilu baten ondoan jarrita, tiraderak erosoago erabiliko dira, horien neurria edozein delarik ere. "Guztiek ez dute IKEA-ko sukalde bat, baina edonork eduki dezake IKEA-ko funtzionaltasuna bere sukaldeko barrualdeetan. Espero dugu UPPDATERA produktuekin hobekuntza handia egingo dela, inbertsio handia egin gabe".

Informazio gehiago

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.