Mahai-tresnak gordetzeko azpil honek sukaldeko tiraderak ordenatuta izaten uzten dizu, behar dituzun tresnak bilatzen denborarik gal ez dezazun. Eta banbuzkoa denez, ukitu natural eta epela ematen dio tokiari.
Produktuaren xehetasunak
Ondo sartzen da 40 cm-ko zabalerako MAXIMERA tiraderetan.
Mahai-tresnak ongi ordenatuta eta eskura izaten laguntzen dizute sukaldeko tiraderan.
Babestu mahai-tresnak eta saihestu tiradera marratzea.
Beste UPPDATERA tiradera-antolatzaile batzuekin konbina dezakezu, sukaldeko tiraderak oso-osorik erabiltzeko.
Banbuak epeltasun- eta txukuntasun-ukitu bat emango dio sukaldeari.
Konpartimentuak handiago egin daitezke banatzaile txikiago bat edo gehiago kenduz gero.
Azpian daukan plastikozko oinarriari esker, erretilua ez da alde batetik bestera irristatuko tiradera irekitzen eta ixten duzunean. Ez da ezer gertatzen tiradera erretilua baino zertxobait handiagoa bada.
S Fager/F Cayouette
Neurketak
- Zabalera: 31.6 cm
- Sakonera: 49.5 cm
- Altuera: 5.6 cm
- Sistema, Zab: 40.0 cm
Bezeroen iritziak
Eman maitasun ukitua sukaldeko tiraderei
Sukaldea etxearen bihotza bada, sukaldeko armairu eta tiraderak sukaldearen bihotza dira. UPPDATERA barrualdeko antolatzaileak sortu genituen tiradera horiek erraz ordenatuta izateko eta bilatzen ari zaren hori azkar aurkitzeko. Horrela, beharrezko dituzun sukaldeko tresnak hurbil eta eskura izango dituzu saltsa gozoa irabiatzeko edota zopa epela dastatzeko, baita IKEA sukaldea ez baduzu ere.
Armairu eta tiraderetan dena erraz eta eskuragarri dagoenean, sukaldeaz gehiago gozatzen da, dela janaria prestatzeko, opilak egiteko edota, soilik, mahaia prestatzeko; baita beste gauza batzuk egin behar dituzulako di-da batean afaldu behar baduzu ere.
Malgutasun handiagoa barrualdean
IKEA-k aspalditik ditu mahai-tresnetarako erretiluak, aizto-erretiluak eta sukalderako bestelako diseinuak, baina bezeroekin egindako elkarrizketetan agerian geratu da eguneratu egin behar direla. Manuel Courelaren, UPPDATERA seriearen sortzailearen arabera, sukaldeko barrualdeak ez dira, beharbada, behar bezain malguak izango jendeak ideia berriak garatzen dituenean. "Sukaldeko eguneroko beharrak aldatu egiten dira, bizitzan bertan bezalaxe. Norbait ezagutzen duzu, eta familia handitu egiten da; etxeko sukaldari bilakatzen zara, edota dieta berri bati ekitea erabakitzen duzu. Edozein egoeratan, sukaldearen barrualdeak erosoak badira, bidea errazagoa izango da". Manuelek azaldu duenez, mahai-tresnetarako kaxa leku batetik bestera mugi daiteke eta, horrela, erabilera ezberdinak eman dakizkioke. "Afalordua iristean, kanpora atera eta zuzenean mahaian jar dezakezu. Edota botilak biltegira ditzakezu, barruan olioa eta ozpina sartuta".
Egokitu zeure sukaldera
UPPDATERA seriearen bitartez, barrualdeko antolatzaileak malguagoak izan daitezen lortu nahi da. Plastikozko erretilu gehigarria horren adibide ona da. Mahai-tresnetarako edota sukaldeko tresnetarako erretilu baten ondoan jarrita, tiraderak erosoago erabiliko dira, horien neurria edozein delarik ere. "Guztiek ez dute IKEA-ko sukalde bat, baina edonork eduki dezake IKEA-ko funtzionaltasuna bere sukaldeko barrualdeetan. Espero dugu UPPDATERA produktuekin hobekuntza handia egingo dela, inbertsio handia egin gabe".