UNDERHÅLLA Zurezko 50 eraikuntza-blokeko sorta, koloreaniztuna
Nola lortu
Zur trinkozko 40 bloke hauekin, zure haurrak formak eta koloreak ikasiko ditu modu dibertigarri eta inspiratzaile batean. Zenbat gauza ezberdin eraiki (eta eraitsi) ahalko ditu zure ingeniari txikiak?
Produktuaren xehetasunak
Eraikitzean, kontuan hartu beharko ditu tamainak, formak, grabitatea eta oreka. Haurra hazi ahala, gehiago eta gehiago ikasiko du, eta eraikuntzak eta zur iraunkorrezko blokeekin egiten dituen gauzak geroz eta aurreratuagoak izango dira.
LILLABO garabiarentzako garaje edo etxe bat? Blokeekin jolastuta, haurrak mugitzeko trebetasuna, pentsamendu logikoa eta irudimena garatuko ditu.
18 hil edo gehiagoko haurrentzat egokituta daude blokeak. Arinak dira, 3 cm-ko zabalera dute (ondo heldu ahal izateko) eta ertz biribilduak dituzte. Proba zorrotzak gainditu dituzte; beraz, egon seguru seguruak direla.
UNDERHÅLLA sailaren parte da: jostailu hezitzaile eta klasikoak, haurrei alfabetoa, erlojua, kontatzen eta formen eta orekaren arteko harremana ikasten laguntzen dietenak.
IKEA of Sweden
Neurketak
Bezeroen iritziak
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu altzariak eta dekorazioa elkarrekin modu birtualean eta aurkitu produktu perfektuak zure haurrarentzako gune dibertigarria eta funtzionala sortzeko.


Jolastuz ikasi
Jolastea, batez ere, dibertigarria da; hala ere, haurraren garapenaren funtsezko zati bat ere bada. UNDERHÅLLA sortu dugu jolasa eta ikaskuntza modu dibertigarri eta inspiratzailean sustatzeko. Sortak zurezko jostailu pedagogikoak ditu, letrak eta zenbakiak dituzten kartak... Gero eta digitalagoa den mundu honetan zeregin garrantzitsua izan dezaketen gauzak.
“Bai, garrantzitsua da haurrek jostailu eta joko tradizional zein digitalekin jolasteko zein ikasteko aukera izatea. Aniztasuna eta askatasuna eskaintzen die haurrei”, azaltzen du Kristiina Kumpulainen-ek. Hezkuntza irakaslea eta Helsinkiko Unibertsitateko Playful Learning Center zentroko zuzendari zientifikoa da. Haurren ikaskuntzan eta diseinuak haien ikasteko gaitasunean duen eragina aztertzen ditu.
Adin guztietarako kartak
UNDERHÅLLA sortako kartak diseinatu genituenean, letren eta zenbakien tamaina eta estilo aproposak aurkitu behar izan genituen, erraz ulertzeko eta ezagutzeko modukoak izan zitezen edonon eta edozein adinentzat. Kristiina Kumpulainen-i aholkua eskatu genionean, etxeak eta bihotzak bezalako sinbolo ezagunak zituzten kartak gehitzea iradoki zuen. “Horrela, kartek oraindik letrak ezagutzen ez dituzten haur txikienentzat ere esanahia izango dute. Haurrek sormena dute, eta zerbait ona da jolasteko erabiltzen dituzten gauzak ez badira oso mugatuak, hainbat modu ezberdinetan erabiltzeko”.
Jolasak trebetasunak garatzen ditu
Kartak, abakoa, erlojua eta bloke pilagarriak. UNDERHÅLLA sortako gauza guztiak jolasera erakartzeko eginak daude. “Ikerketen ondorioz, badakigu haurrek jolasteagatik soilik jolasten dutela, baina jolasten duten bitartean, trebetasun sozialak, emozionalak eta kognitiboak praktikatzen dituzte eta emozioak erregulatzen dituzte. Borondatez jolastea ikasteko eta ongizatea lortzeko modu osasungarria eta aberasgarria da”, dio Kristiinak. Eta askatasun berezia ematen dute joko analogiko eta jostailuek. Haurrek noiznahi eta nonahi jolas dezakete haiekin, elektrizitaterik edo Internetik behar ez dutenez. Benetan praktikoa, ezta?
Materiala
Zer da egur trinkoa?
Egur trinkoa gure material gogokoenetako bat da, eta Eskandinaviako gure ondarearen parte da. Material atenporala era bada, erabilera asko dituena. Egur mota edozein dela ere, iraunkorra, ederra eta berriztagarria da. Lehengai hau ahalik eta modurik adimentsuenean eta eraginkorrenean erabiltzen saiatzen gara hondakinak saihesteko, eta instalazioetan zein logistikan ere inbertitzen dugu egur birziklatuaren erabilera areagotzeko.