UNDERHÅLLA Abakoa, koloreaniztuna
Nola lortu
Abakoarekin, haurrak bakarrik esploratu ahalko ditu eredu eta koloreak, edo gehiketak eta kenketak praktikatu. Tresna hezigarri bikaina eskolaurreko eta lehen hezkuntzako haurrentzat.
Produktuaren xehetasunak
Matematika-kontzeptu abstraktuak ikasten laguntzen die haurrei modu erraz eta bisualean.
10 errenkada, eta errenkada bakoitzean 10 ale. Zure seme/alabak errezago kontatzen ikas dezan, aleak koloreka kodetuta daude 5eko taldeetan.
Trebetasun motor finak eta pentsamendu logikoa garatzen ditu.
Erabiltzeko erraza, baita gordetzeko ere, tolestu egin baitaiteke.
Zati bakoitzak proba zorrotzak gainditu ditu; beraz, egon ziur abakoa erabiltzeko segurua dela.
UNDERHÅLLA sailaren parte da: jostailu hezitzaile eta klasikoak, haurrei alfabetoa, erlojua, kontatzen eta formen eta orekaren arteko harremana ikasten laguntzen dietenak.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Zabalera: 39 cm
- Sakonera: 18 cm
- Altuera: 33 cm
Bezeroen iritziak
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu altzariak eta dekorazioa elkarrekin modu birtualean eta aurkitu produktu perfektuak zure haurrarentzako gune dibertigarria eta funtzionala sortzeko.


Jolastuz ikasi
Jolastea, batez ere, dibertigarria da; hala ere, haurraren garapenaren funtsezko zati bat ere bada. UNDERHÅLLA sortu dugu jolasa eta ikaskuntza modu dibertigarri eta inspiratzailean sustatzeko. Sortak zurezko jostailu pedagogikoak ditu, letrak eta zenbakiak dituzten kartak... Gero eta digitalagoa den mundu honetan zeregin garrantzitsua izan dezaketen gauzak.
“Bai, garrantzitsua da haurrek jostailu eta joko tradizional zein digitalekin jolasteko zein ikasteko aukera izatea. Aniztasuna eta askatasuna eskaintzen die haurrei”, azaltzen du Kristiina Kumpulainen-ek. Hezkuntza irakaslea eta Helsinkiko Unibertsitateko Playful Learning Center zentroko zuzendari zientifikoa da. Haurren ikaskuntzan eta diseinuak haien ikasteko gaitasunean duen eragina aztertzen ditu.
Adin guztietarako kartak
UNDERHÅLLA sortako kartak diseinatu genituenean, letren eta zenbakien tamaina eta estilo aproposak aurkitu behar izan genituen, erraz ulertzeko eta ezagutzeko modukoak izan zitezen edonon eta edozein adinentzat. Kristiina Kumpulainen-i aholkua eskatu genionean, etxeak eta bihotzak bezalako sinbolo ezagunak zituzten kartak gehitzea iradoki zuen. “Horrela, kartek oraindik letrak ezagutzen ez dituzten haur txikienentzat ere esanahia izango dute. Haurrek sormena dute, eta zerbait ona da jolasteko erabiltzen dituzten gauzak ez badira oso mugatuak, hainbat modu ezberdinetan erabiltzeko”.
Jolasak trebetasunak garatzen ditu
Kartak, abakoa, erlojua eta bloke pilagarriak. UNDERHÅLLA sortako gauza guztiak jolasera erakartzeko eginak daude. “Ikerketen ondorioz, badakigu haurrek jolasteagatik soilik jolasten dutela, baina jolasten duten bitartean, trebetasun sozialak, emozionalak eta kognitiboak praktikatzen dituzte eta emozioak erregulatzen dituzte. Borondatez jolastea ikasteko eta ongizatea lortzeko modu osasungarria eta aberasgarria da”, dio Kristiinak. Eta askatasun berezia ematen dute joko analogiko eta jostailuek. Haurrek noiznahi eta nonahi jolas dezakete haiekin, elektrizitaterik edo Internetik behar ez dutenez. Benetan praktikoa, ezta?
Materiala
Zer da egur trinkoa?
Egur trinkoa gure material gogokoenetako bat da, eta Eskandinaviako gure ondarearen parte da. Material atenporala era bada, erabilera asko dituena. Egur mota edozein dela ere, iraunkorra, ederra eta berriztagarria da. Lehengai hau ahalik eta modurik adimentsuenean eta eraginkorrenean erabiltzen saiatzen gara hondakinak saihesteko, eta instalazioetan zein logistikan ere inbertitzen dugu egur birziklatuaren erabilera areagotzeko.