Natura etxean sartuko zaizu itsas ihiekin fabrikatutako lanpara honi esker. Argi bero eta atsegina ematen du, eta itzal apaingarriak sortzen ditu. Ezin hobea etxeari ukitu landatar eta naturala emateko.
Produktuaren xehetasunak
Argi leun eta distiratsua eskaintzen du, etxean giro bero eta atsegina sortzeko.
Pantaila bakoitza bakarra da, landare-materialekin eginda baitaude, eta horien kolorean aldaketak egon ohi baitira; gainera, eskuz txirikordatu dituzte artisau adituek.
Sortu zuk zeuk sabairako lanpara; horretarako, konbina itzazu pantaila bat eta kable sorta bat.
Emma Olbers
Informazio erabilgarria
Kable sorta bereiz saltzen da.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- Pantaila:
- Ihi
- Uztaia:
- Altzairua, Epoxi-hauts estaldura
Zainketa
Kendu lanpararen hautsa luma-eskuilarekin.
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
TORARED Sabaiko lanpararako pantaila904.567.26Neurketak
- Altuera: 52 cm
- Diametroa: 55 cm
Bilgarriak
TORARED
Produktu-zenbakia904.567.26- Luzera: 55 cm
- Pisua: 0.79 kg
- Diametroa: 52 cm
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak
Materiala
Zer da ihia (edo itsas-ihia)?
Ihia (edo itsas-ihia) berez hazten da Asiako hego-ekialdeko kostaldean. Gure produktuetarako, lehen itsasoak urez betetzen zituen landa-eremuetan hazitako ihia erabiltzen dugu nagusiki, arroza landatzeko desegokiak baitira. Baina ihia ondo hazten da lurzoru gazietan; are gehiago, horiek garbitzen ere laguntzen du. Uztaren ondoren, landarea eguzkitan lehortzen uzten da eta zuntz sendo bihurtzen da, ezin hobea produktuak ehuntzeko edo txirikordatzeko, hala nola saskiak eta alfonbrak. Zuntzek kolore-aldaketa ederrak izan ohi dituzte.




