TOLKNING Zintzilikatze-saskiak, 2 un. sorta, eskuz banbua
Nola lortu
TOLKNING serie moldakorra itxura epela ematen dioten zuntz naturalez egina dago. Erabilera anitzeko saski zintzilikari hauek gure zuntz naturalezko ekoizpenen banbu-soberakinekin eginda daude, eta bikainak dira gauzak txukun edukitzeko.
Produktuaren xehetasunak
Saskiak artisau trebeek eskuz egindakoak direnez, bakoitza berezia da.
Naturak zure gauzak gordetzen lagunduko dizu, eskura izan ditzazun, baina ez beti agerian.
Materialak natura kutsua emango dio zure etxeari, baita giro lasai eta epela ere.
Saski zintzilikarien hainbat sorta eskuratuz, euren artean konbinatu ahal izango dituzu, luzera ezberdinetako zenbait ilara sortzeko.
Nike Karlsson
Neurketak
- Sakonera: 20 cm
- Altuera: 57 cm
- Zabalera: 20 cm
- Gehienezko pisua: 2 kg
Bezeroen iritziak

Gonbidatu natura zurera
TOLKNING ekoitzi genuenean, artisau adituekin egin genuen lan. Horren emaitza izan da zuntz naturalekin egindako apaingarri eta erabilera anitzeko produktuen sorta. Epelak izateaz ez ezik, izaera handia ematen diote pieza esklusibo hauek.
Simi Gauba eta Kristin Pfannesnschmidt produktuen ekoizpenean aritzen direnen arteko bi dira. Vietnamen egiten dute lan eta zuntz naturalekin askotan ibiltzen dira. "TOLKNING sortu genuenean, materialaren idarguneak eta ahulguneak ezagutzen zituzten artisauekin egin genuen lan", esan du Simik. "Haiek gabe, ez ginateke produktuok gure bezeroei eskaintzeko gai izango".
Forma eta funtzioa, eskutik helduta
Zuntz naturaletako bakoitza ongi tratatzen denean, ia edozertan bihur daiteke. "Ederrak bezain erabilgarriak diren produktuak sor ditzakegu. Ezinezkoa da bi produktu berdin-berdin egitean, izan ere, zuntz bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Bestalde, bezeroek izaera handiko pieza esklusiboa eskura dezakete", esan du Kristinek.
Gizakiaren eta naturaren arteko kooperazioa
Simiren arabera, zuntz naturalekin lan egitea erronka bat izan daitekeela, baina hori dela, hain zuzen, bere xarmaren parte. "TOLKNING bildumak mantendu beharreko ondarearen adibide argia dira: gizakia eta natura elkarrekin, gaitasunak belaunaldiz-belaunaldi igarotzen. Esango nuke hori dela produktuok hain maitatuak izateko arrazoia. Jendeari haien arima eta epeltasuna gustatzen zaizkie. Benetako materialak eta naturaren edertasuna etxera eramateko aukera paregabea".
Materiala
Zer da banbua?
Sendoa, malgua eta munduan azkarren hazten den landareetako bat; banbuak erabilera asko ditu, material berriztagarri bikaina egiten dutenak. Belar mota bat da eta, oro har, ongarri edo ureztapenik gabe hazten da. Uzta bildu ondoren, 4-6 urte igaro ondoren uztarako prest egongo diren kimu berriak haziko zaizkio. IKEA-n banbua erabiltzen dugu altzariak, bainugelarako apaingarriak, saskiak eta lanparak bezalako produktuak egiteko, eta etengabe ari gara erabilera-eremu gehiago aztertzen erabilera anitzeko material honentzat.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"TOLKNING seriearekin nire asmoa zuntz naturalez egindako produktu jasangarriak sortzea zen , hainbat modutan eta etxeko hainbat lekutan erabil zitezkeenak. Eskandinaviako nire herentziatik abiatu nintzen, eta, egiten jakitearekin eta artisauen trebetasun profesionalekin batera, produktu bakarrek forma hartu zuten: pertsonek eginak, pertsonentzat eginak. Espero dut baliagarriak izatea, poza ematea eta harro sentiaraziko zaituztela aukera kontziente bat egin izanaz".