Zuntz naturaletako bakoitza ongi tratatzen denean, ia edozertan bihur daiteke. "Ederrak bezain erabilgarriak diren produktuak sor ditzakegu. Ezinezkoa da bi produktu berdin-berdin egitean, izan ere, zuntz bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Bestalde, bezeroek izaera handiko pieza esklusiboa eskura dezakete", esan du Kristinek.
TOLKNING serie moldakorra itxura epela ematen dioten zuntz naturalez egina dago. Lixibarako saski honek erraz altxatzen den poltsa du, baita hezetasunetik babesten duten hankak ere.
Produktuaren xehetasunak
Saskiak artisau trebeek eskuz egindakoak direnez, bakoitza berezia da.
Barruko poltsari esker, erraz eramango duzu arropa zikina.
Primerakoa da bainugelan jartzeko; izan ere, azpiko oinarriari esker, saskiak ez du lurreko hezetasunik xurgatuko eta, beraz, ez da hondatuko.
Materialak natura kutsua emango dio zure etxeari, baita giro lasai eta epela ere.
Nike Karlsson
Informazio erabilgarria
Barrualdeko poltsa barne.
Saski bakoitza bakarra da, eskuz eginak baitaude eta kolore eta formen aldaera naturalak baitituzte.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- NOTRANS:
- Sahats, Tindua, Laka akriliko gardena
- NOTRANS:
- Plastiko polipropilenikoa
- NOTRANS:
- Banbua, Tindua, Laka akriliko gardena
- NOTRANS:
- 100 % poliesterra (% 100 birziklatua)
Zainketa
Garbitu garbigailuan, gehienez ere 40°C-tan, programa arruntean.
Ez erabili lixibarik.
Ez lehortu lehorgailuan.
150ºC-etara Lisatzea gehienez ere.
Ez garbitu lehorrean.
Zapi lehor batekin garbitu.
Segurtasuna eta betetzea
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
TOLKNING Lixibarako saskia005.126.18Neurketak
- Zabalera: 56 cm
- Sakonera: 38 cm
- Altuera: 28 cm
- Bolumena: 40 l
- Gehienezko pisua: 6 kg
Bilgarriak
TOLKNING
Produktu-zenbakia005.126.18- Zabalera: 39 cm
- Altuera: 29 cm
- Luzera: 56 cm
- Pisua: 0.96 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak

Gonbidatu natura zurera
TOLKNING ekoitzi genuenean, artisau adituekin egin genuen lan. Horren emaitza izan da zuntz naturalekin egindako apaingarri eta erabilera anitzeko produktuen sorta. Epelak izateaz ez ezik, izaera handia ematen diote pieza esklusibo hauek.
Simi Gauba eta Kristin Pfannesnschmidt produktuen ekoizpenean aritzen direnen arteko bi dira. Vietnamen egiten dute lan eta zuntz naturalekin askotan ibiltzen dira. "TOLKNING sortu genuenean, materialaren idarguneak eta ahulguneak ezagutzen zituzten artisauekin egin genuen lan", esan du Simik. "Haiek gabe, ez ginateke produktuok gure bezeroei eskaintzeko gai izango".
Forma eta funtzioa, eskutik helduta
Gizakiaren eta naturaren arteko kooperazioa
Simiren arabera, zuntz naturalekin lan egitea erronka bat izan daitekeela, baina hori dela, hain zuzen, bere xarmaren parte. "TOLKNING bildumak mantendu beharreko ondarearen adibide argia dira: gizakia eta natura elkarrekin, gaitasunak belaunaldiz-belaunaldi igarotzen. Esango nuke hori dela produktuok hain maitatuak izateko arrazoia. Jendeari haien arima eta epeltasuna gustatzen zaizkie. Benetako materialak eta naturaren edertasuna etxera eramateko aukera paregabea".
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"TOLKNING seriearekin nire asmoa zuntz naturalez egindako produktu jasangarriak sortzea zen , hainbat modutan eta etxeko hainbat lekutan erabil zitezkeenak. Eskandinaviako nire herentziatik abiatu nintzen, eta, egiten jakitearekin eta artisauen trebetasun profesionalekin batera, produktu bakarrek forma hartu zuten: pertsonek eginak, pertsonentzat eginak. Espero dut baliagarriak izatea, poza ematea eta harro sentiaraziko zaituztela aukera kontziente bat egin izanaz".







