TEGELÖN produktuak ehotako sokako jarlekua eta bizkarraldea ditu. Teknika hori probatuta dago eta milaka urtez erabili da, baina sarritan ratanezko zuntzekin edo beste zuntz naturalekin; eta material horiek ez dira ondo zaharkitzen euriarekin edo eguzki izpiekin. Horiek beharrean, goma antzeko nukleoa duen soka bat erabiltzea erabaki zuen taldeak. "Eguraldia jasan dezake eta gaur egungo iraunkortasun eta erosotasun eskakizunak betetzen ditu. Ez zaio mantentze-lanik egin behar eta gorputz mota guztietarako adina malgua da euskarria," azaldu du Phuongek.
- Egiaztatutako pisua: 110 kg
Gozatu afari luzeez aire zabalean. Jangelako TEGELÖN aulkia zaintzeko erraza da, eta soka leun eta malguzko eserlekua du, geldiezinenak ere eserita gera daitezen. Gainera, nortasun-ukitua ematen dio aulkiari.
Produktuaren xehetasunak
Bizkarraldearen formari esker, gerrialdeak euskarri on bat du, eta orduak eta orduak igaro ahal izango dituzu mahai-inguruan.
Ehun-soka malguzko eserlekuari esker, aulkia primeran geratzen da barrualdean zein kanpoaldean.
Aulki gehiago eduki ditzakezu lekurik hartu gabe, bata bestearen gainean pila baitaitezke.
TEGELÖN kanpoko aulkia sendoa eta zaintzeko erraza da, aire zabalean erabili arren, hautsezko estaldura duen altzairuzko egitura eta sokazko eserlekua baititu.
Ola Wihlborg
Informazio erabilgarria
Barrualdean/kanpoaldean erabiltzeko egokia
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- Eserlekuaren egitura/ Bizkarraldearen egitura/ Hanka:
- Altzairua, Poliester-hautsezko estaldura
- Soka:
- %100 polipropilenoa, Kautxu sintetikoa
Zainketa
Ez du mantentze-lanik behar.
Altzariaren egonkortasuna hobetzeko, estutu finkapenak urtean behin gutxienez.
Altzaria kanpoaldean gordeta badago urte osoz, babes iragazgaitzez estaltzea gomendatzen dizugu; TOSTERÖ estalkia erabil dezakezu, adibidez. Euria edo elurra egin ondoren, kendu azalera lauetako gehiegizko ura.
Sokazko materiala bustitzen bada, eguzkitan eta haizearekin lehortu daiteke modu naturalean. Produktua teilatu edo eguzkitako baten azpian jartzen baduzu, luzaroago mantenduko da egoera onean.
Garbiketa: Xaboi-soluzio leun batekin garbitu. Harizko edo metalezko altzariak garbiketa produktu gogorrekin edo material urratzaileekin ez garbitzea gomendatzen dugu; gainazala koloregabetu edo hondatu daiteke.
Gorde leku fresko eta lehorrean, zeropeko tenperaturek sokak ahuldu litzazkete eta. Kanpoan gordez gero, estali ura jasaten duen zorro batekin eta utzi aireari zirkulatzen kondentsazioa ekiditeko.
Konponketa: Hautseztatutako gainazalak altzairua herdoiltzetik babesten du. Estaldura askatu egiten bada, gainazala ez dago babestuta eta herdoiltzen has daiteke. Garbitu eta berriro pintatu konpontzeko eta babesa berrezartzeko.
Segurtasuna eta betetzea
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
TEGELÖN Barr/kanp aulkia205.559.18Aholkuak eta zaintzeko argibideak
TEGELÖN Barr/kanp aulkia205.559.18Neurketak
- Egiaztatutako pisua: 110 kg
- Zabalera: 58 cm
- Sakonera: 61 cm
- Altuera: 83 cm
- Eserlekuaren zabalera: 52 cm
- Eserlekuaren sakonera: 48 cm
- Eserlekuaren altuera: 45 cm
Bilgarriak
TEGELÖN
Produktu-zenbakia205.559.18- Zabalera: 56 cm
- Altuera: 14 cm
- Luzera: 56 cm
- Pisua: 10.10 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: TEGELÖN

Kanpoaldeko bizitza erosoagoa
IKEA-n uste dugunez, kanpoaldeko altzariak iraunkor bezain erosoak izan behar dira. Horregatik, teknika tradizionalak eta modernoak erabili genituen TEGELÖN sortu genuenean. Horren emaitza lorategirako aulki bat izan zen, barrualderako aulki bat bezain biguna eta tentagarria dena. Ezin hobea da afari luzeak egin nahi badituzu balkoian edo zure oasi berdean.
Zenbait materialek bistako abantailak dakarzkiete kanpoaldeko altzariei, adibidez, plastikoak, zurak eta metalak, baina kuxin bigunik gabe, ez dira erosoak denbora luzez jesartzeko. Beraz, nola sortu balkoietarako eta terrazetarako altzariak barnealdean ditugun altzari bigunak bezain erosoak izan daitezen? Phuong Thanh Nguyen ingeniariak eta TEGELÖN sortu zuen taldeak konponbide bat aurkitu zuten artisautza teknika zahar bat eta material moderno bat konbinatuz.
Euskarria denbora luzez jesartzeko
Mugarik gabe barnealdearen eta kanpoaldearen artean
Phuongek eta garapen taldeak soka txirikordatzeko modu ezberdinak probatu zituzten eta konturatu ziren erosoagoa zela espaziorik utzi gabe ehoz gero. "Soka obalatua erabiltzen ari gara, biribila beharrean. Jesartzen zarenean, xehetasun txiki horiek dira erabakigarriak", esan du. "Horiei esker, TEGELÖN produktuek barnealdeko altzariekin bat egin dezakete erosoa direlako eta estiloa dutelako, eta barnealdearen eta kanpoaldearen arteko muga ez da hain bistakoa".
Kalitatea
Kanpoko bizitza erosoagoa
Nola sortu daitezke balkoi eta terrazetarako altzari iraunkorrak, aldi berean barrualdean ditugun altzari barrubigunak bezain erosoak direla? TEGELÖN kanpoko aulkiaren atzean dagoen taldeak artisautza tradizionala eta material modernoak konbinatu zituen. Aulkiaren eserlekua eta bizkarra soka txirikordatuz eginda daude, kautxuaren antzeko nukleoa duena. Barruko altzariek bezala, erosotasuna zein estiloa esakini diezazuke, itxura eta sentsazio aparta lortuz.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Gaur egun inoiz baino gehiago sozializatzen dugu mahaiaren inguruan, eta une hauetaz bazkari on batekin eta elkarrizketa interesgarriekin gozatzeko, aulki eroso bat behar da. TEGELÖN-ekin nuen ideia kanpoko aulki bat sortzea zen. Beso-euskarrien ordez, eserlekua eta bizkarraldea zabalagoak egitea erabaki nuen. Forma dotorea eta abegikorra da, eta eskuz ehundutako sokei esker leun eta eroso senti zaitezke. Espero dut aulki honekin ordu asko emango dituzula maite dituzunekin".







