TÄNNFORSEN Atedun armairu altua, zuria, 40x35x195 cm
Hau ere beharko duzu
Nola lortu
10 urteko bermea
Hainbat xehetasun klasikok, hala nola ertz alakatuek, TÄNNFORSEN bainu seriea zeure estilo propioaren adierazpen bihurtzen dute. Kristalezko atea duen armairu altu honek espazio bertikala erabiltzen du biltegiratzeko, eta leku gutxi hartzen du lurrean.
Produktuaren xehetasunak
Armairu honek ageriko zein ezkutuko biltegiratzea eskaintzen du, atearen goiko aldeak kristal gardena baitu, eta behekoak, panel bat.
Kristalezko ateak zabaltasun sentsazioa sortzen du eta gauzak ikusteko aukera eskaintzen ditu, hautsetik babesten dituen aldi berean.
Motelgailudun erroei esker, atea astiro, emeki eta isilik ixten da.
Atea eskuinetik zein ezkerretik ireki dadin munta dezakezu.
Gehitu helduleku bat zeure estilo eta gusturako konbinazio ezin hobea sortzeko. Bereiz saltzen dira.
Armairu hau horman muntatu behar da. Zabaltasun-sentsazioa sortzen du, eta azpitik garbitzea ere errazten du. Hankak gehitu daitezke, nahi duzun itxuraren arabera.
Barne datorren esekidura-errailak armairua horman muntatzea errazten du. Kokatu erraila horman. Jarraian, eseki armairua errailean eta finkatu.
Konbina ezazu TÄNNFORSEN serieko beste armairuekin, zeure espazio eta beharretara egokitzen den bainu-aukera konbinatua sortzeko.
Ziri-takoek muntaia errazten dute, eta burdineria ia ikusezina da.
2 hanka gehitu daitezke. Altzariaren behealdean txertatutako azkoinei esker, erraz torlojutu daitezke. Bereiz saltzen dira.
Itxura zuri benetan klasikoa. Panel alakatuak bezalako xehetasun ederrekin nabarmentzen da. Tradizioz gainezka egiten duen itxura, inoiz modatik pasatuko ez dena.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Sarah Fager
Neurketak
- Sakonera: 35 cm
- Altuera: 195 cm
- Zabalera: 40 cm
- Atearen lodiera: 16 mm
Bezeroen iritziak
Bainuontzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta leku txikiago?
Bainugeletan ur- eta hustubide-hodi espezifikoak egon ohi dira, eta erronka handia izan daiteke haien inguruan planifikatzea. Lagundu diezazukegu.


Diseinu atenporala erabilgarritasun modernoarekin.
TÄNNFORSEN bainugelako familiak iragana gogora ekartzen du; xehetasun txikiei eta eskulan solidoei esker, garai bateko bainugelara sartzea bezalako da. Zin dagizugu, ordea, guztia bizimodu modernora doituta dagoela.
Bainugela bat planifikatzean erabaki handiak hartu behar dira, eta joera azkarren eraginik gabe", dio Sarah Fager diseinatzaileak. “Bere kalitateaz eta diseinuaz denboraz luzez gozatu ahal izan dezazun sortu dugu TÄNNFORSEN”. Estilo atenporala aurkitzeko, denboran atzera bidaiatzen hasi ziren Sarah eta bere lagunak. “Besteak beste, ate zaharren panelak aztertzen hasi ginen serieko aurreko eta alboko paneletarako inspirazioa aurkitzeko. Itzal ederrak sortzen dituen profil klasiko bat lortu genuen azkenean”.
Jantzi altzariz zure bainugela
Ate eta tiradera guztiak leunki irekitzen dira, eta barruan bainugelan gorde beharreko guztiarentzako tokia dago. Hala ere, ez dago zertan guztia ezkutatu. Eskuoihal harroak eta lurrin-botila ederrak beirazko ateen atzean erakuts daitezke. “Beirazko atedun TÄNNFORSEN armairuarekin, askatasun apur bat gehiago senti dezakezu altzariak jartzean, bere kasa ere oso ondo geratzen da eta. Zergatik ez duzu zure komunean gehitzen denboraz kanpoko sentsazioa areagotzeko? Heldulekuak hautatzen dituzunean, adierazpen pertsonalizatua eman diezaiokezu armairuari”.
Estiloa areagotzen duen konketa
Areagotu estiloa aukeratzen dituzun txorrotarekin, altzari-gainekoarekin eta konketarekin. RUTSJÖN zeramika sendoz egindako konketa klasikoa da, beltz koloreko ertz altuagoa duena, urak zipriztin egitea ekiditeko. “RUTSJÖN konketaren bertsio irtena aukeratzen baduzu, konketa sakon eta praktikoa lortuko duzu, bai eta espazio gehiago ere altzari-gainekoan gauzak gordetzeko”. Xehetasun funtzionalek zein biltegiratze-espazio oparoak gauzak txukun mantentzea errazten dute, goizero hotel klasiko batean esnatuko bazina bezala sentitu zaitezen.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
“Itxura desberdineko 3 bainu-serie berri diseinatzeko eskatu zitzaidanean, batek denboraz kanpoko erakargarritasuna izan beharko lukeela pentsatu nuen. TÄNNFORSEN serieak panel-aurrealde alakatuak ditu, armairuaren egiturarekin bat egiten dutenak. Artisautza eta tradizioa bateratzen dituen itxura klasikoa. Oso pozik nago bereziki armairuen alboetako panel alakatuekin, armairuak indibidualak dirudite eta horrela. Ez duzu huts egingo diseinu epel, atsegin eta atenporal honekin".