Saltatu

SYMFONISK Markoa wifi bozgorailuarekin, zuria/adimentsua

249€
Bozgorailu wifi ikea SYMFONISK angeluzuzen beltza, zutik dagoen diseinu grafiko geometriko zuriarekin.
SYMFONISK bozgorailu zuria, argazki-markoaren eta wifi bozgorailuaren nahasketa, diseinu angeluzuzen dotorea.

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak
Produktuaren ezaugarriak
  • IKEA Home smart aplikazioarekin funtzionatzen du

Wifi bidezko bozgorailua eta markoa bateratuta, soinua ondo konbinatuko da etxearekin. Hainbat aurrealde aldagarri aukeran, zintzilikatu SYMFONISK horman edo jarri lurrean. Eta gozatu soinu bikainaz IKEA eta Sonosen arteko lankidetza honi esker.

Produktu-zenbakia004.857.66

Produktuaren xehetasunak

Gela bateko soinu-iturri bakarra izan daiteke, edo SYMFONISK serieko edo Sonos etxeko produktuak osatzeko erabil dezakezu, zure soinu-sistema erraz zabaltzeko.

Musika, podcastak eta irratia erreproduzitu dezakezu wifi bidez, telefono-deiek edo jakinarazpenek etenik egin gabe. Musikak jarraitu egingo du are telefonoa edo tableta gertu ez daudenean ere.

Bateragarria da musika entzuteko harpidetza-zerbitzu nagusiekin.

SYMFONISK bozgorailuak wifi bidez konektatzen dira; horrela, etxean nahi duzun sistema sortu dezakezu. Podcast bat eta musika aldi berean entzun ditzakezu gela desberdinetan, edo konektatu bozgorailu guztiak musika era sinkronizatuan erreproduzitzeko.

Egitura zuria edo beltza eta alda daitezkeen aurrealde asko ditugunez, zure etxearekin hobekien doan estiloa aukeratu dezakezu.

Soinu-esperientziarik onenaz gozatzeko, gomendatzen dizugu IKEA-ko panelak soilik erabiltzea zure SYMFONISK markoko bozgorailurako.

Horman zintzilikatu dezakezu elementu ikusgarri bezala, horma bateko gainerako markoekin konbina dezakezu edo lurrean jar dezakezu, horma baten kontra.

Bateragarria da Airplay 2-rekin, beraz zuzenean erreproduzitu ahalko duzu soinua Apple gailuetatik.

Bateragarria da Spotify Connectekin. Horrela, musika zuzenean jar dezakezu bozgorailuan Spotify aplikazioa erabilita.

Ezin hobea, bi bozgorailu berdin nahi badituzu etxeko zinema-sistemaren atzealdean.

Soinu estereoa nahi izanez gero, bi bozgorailu berdin eros ditzakezu.

SYMFONISK sistema instalatzea erraza da: entxufatu bozgorailua, jaitsi SONOS aplikazioa eta jarraitu bertan agertuko zaizkizun jarraibideak urratsez urrats.

Diseinatzailea

A Fredríksson/J Idrizi

Produktu-zenbakia004.857.66

Informazio erabilgarria

Deskargatu Sonos aplikazioa Google Play edo App Store-n, daukazun gailu mugikorraren arabera.

Sonosen soinu-sistemarekin dabil.

Bozgorailuaren ezaugarriak softwarearen etengabeko eguneratzeen bitartez hobetuko dira.

“Streaming” bidezko musika zerbitzuak eskualde batetik bestera aldatzen dira. Zureari buruzko informazio gehiagorako, ikus Sonosen web orria.

AirPlay SYMFONISK-ekin erabiltzeko, iOS, iPadOS edo macOS-en azken bertsioa gomendatzen dugu.

Apple eta AirPlay Apple Inc.-ren markak dira, AEBan eta beste hainbat herrialdeetan erregistratuak.

Sonos S2 aplikazioarekin bozgorailua kontrola dezakezu.

Produktu hau gure etxe adimendunen sortaren parte da. Konekta ezazu beste produktu adimendun batzuekin batera, DIRIGERA gunera eta IKEA Home smart aplikaziora, funtzio eta funtzio gehiago lortzeko.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Oinarria/ Markoaren aurrealdea/ Botoiak:
ABS plastikoa
Oina:
silikonazko kautxua

Zainketa

Zapi lehor batekin garbitu.

Neurketak

  • Zabalera: 41 cm
  • Altuera: 57 cm
  • Sakonera: 6 cm
  • Kablearen luzera: 350 cm

Bilgarriak

SYMFONISK

Produktu-zenbakia004.857.66
  • Zabalera: 44 cm
  • Altuera: 9 cm
  • Luzera: 64 cm
  • Pisua: 5.30 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.4Batez besteko balorazioa
262Iritziak
Wifi sinfoniko-marko bozgorailu bat sofaren gainean, mahai laguntzailea pitxerrekin, edalontziekin.

Artea eta musika uztartzen dituen bozgorailudun markorako panela

Zein garrantzitsua da musika zuretzat? Musikak estresa arintzen duela uste duten % 74ren artean zaude? Edo uste duzu abesti batzuk sormenarentzat garrantzitsuagoak direla kafe bat baino? Hainbat azterlanetan ondorioztatu dute musikak pertsonak ongi sentiarazten dituela, eta Sonosekin batera SYMFONISK seriea garatu dugu - soinua etxearen parte egiten duten WiFi bozgorailuak dira-.

"Sonosen adituak dira soinu esperientzietan, eta IKEA-n etxeko altzarien eta etxeko bizitzaren ezagutza sakona dugu. Konbinazio oso ona da jende gehiagok musikaz eta podcastez goza dezan, espazioa kentzen duen bozgorailurik gabe," dio Stjepan Begick, SYMFONISK-eko elkarlanean jardun duen langileetako batek. "Elkarri erronkak jartzen dizkiogu eta irtenbide berriak aurkitzen ditugu. Markoa eta WiFi bozgorailua konbinatzea bezala – ez genuen uste garatzeko gai izango ginenik-.

Erraz txertatzen den teknologia

Baina, nola liteke beste artelan batzuekin ongi geratzen den irudi finak soinu paregabea sortzea? Sara Morrisek, Sonos-eko Senior Principal Product Managerrak hauxe azaldu du: "Diseinatzaileekin lan eginez markoaren ertz finak mantendu eta bere atzean bolumen akustiko sakona ezkutatu genuen. Zuntz gida batekin gela handiak betetzen dituen soinua sortu genuen bozgorailu mehe bat dirudienetik". Beste SYMFONISK bozgorailuak bezala, markoa Sonos bozgorailuekin integratu eta soinu sistema handiago baten parte bihur daiteke.

Informazio gehiago

Form design process

SYMFONISK musikaz betetzen ditu gela gehiago

Sonos-en soinuaren esperientzian adituak dira, eta IKEA-n dekorazioari eta etxeko bizitzari buruzko ezagutzak ditugu. Oso konbinazio ona da jende gehiagori streaming bidezko musikaz eta espazio baliotsua lapurtzen duten bozgorailurik gabeko podcastez gozatzen laguntzeko. Elkarrekin garatu dugu gure SYMFONISK bozgorailu sorta, wifia duen argazki marko batekin. Dekorazioaren zati bihurtzen da eta soinua nahi duzun tokian zabaltzen du.

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.