Gehitu ukitu paregabe eta dibertigarri bat BESTÅ biltegiratze-unitateari. STUBBARP hankak edizio berezi batean itzuli dira, hainbat kolore berritan. Konbina itzazu zure unitatearekin edo sortu kontraste liluragarriak kolore bizi-biziekin.
Produktuaren xehetasunak
STUBBARP hankak edizio berezi batean itzuli dira, kolore berrietan: natural eta sotilak, edo koloretsu eta biziak. Aukeratu hanka hauek gris ilunean eta sortu zeure konbinazioa BESTÅ-rekin.
STUBBARP hankekin, zure BESTÅ soluzioak itxura arinagoa edukiko du, eta errazago egingo zaizu azpian dagoen zorua garbitzea.
Hankak erregula daitezkeenez, egonkor mantentzen da baita zorua irregularra bada ere.
Bi egitura lotzeko dakarren osagarria erabiliz gero, hanka bakarrarekin eutsi ahal izango dituzu. Horrela, altzariak itxura garbiagoa eta txukunagoa edukiko du.
Informazio erabilgarria
Bi egitura hanka bakarrarekin lotzeko, egiturak dakarren konexio-osagarria erabil dezakezu.
60 cm-ko zabalerako egiturek 4 hanka behar dituzte.
120 cm zabal diren egiturek 5 hanka edo 4 hanka eta BESTÅ euskarrirako hanka bat behar dituzte.
120 cm zabal diren telebistarako altzariek 6 hanka edo 4 hanka eta BESTÅ euskarrirako hanka bat behar dituzte.
180 cm zabal diren telebistarako altzariek 8 hanka edo 4 hanka eta BESTÅ euskarrirako 2 hanka behar dituzte.
BESTÅ euskarri-hanka bereiz saltzen da.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
Zur trinkoa, Banbua, Pintura akrilikoa
Zainketa
Garbitu zapi heze batekin.
Lehortu zapi garbi batekin.
Egiaztatu aldizka finkapenak estu lotuta daudela eta beharrezkoa bada berriz estutu.
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
STUBBARP Hanka705.139.16Aholkuak eta zaintzeko argibideak
STUBBARP Hanka705.139.16Neurketak
- Zabalera: 44 mm
- Sakonera: 44 mm
- Altuera: 100 mm
- Gutxieneko altuera: 10 cm
- Gehienezko altuera: 11 cm
- Pakete-kopurua: 2 pack
Bilgarriak
STUBBARP
Produktu-zenbakia705.139.16- Zabalera: 10 cm
- Altuera: 5 cm
- Luzera: 14 cm
- Pisua: 0.44 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak
Materiala
Zer da egur trinkoa?
Egur trinkoa gure material gogokoenetako bat da, eta Eskandinaviako gure ondarearen parte da. Material atenporala era bada, erabilera asko dituena. Egur mota edozein dela ere, iraunkorra, ederra eta berriztagarria da. Lehengai hau ahalik eta modurik adimentsuenean eta eraginkorrenean erabiltzen saiatzen gara hondakinak saihesteko, eta instalazioetan zein logistikan ere inbertitzen dugu egur birziklatuaren erabilera areagotzeko.








