25 urteko bermea
STENSUND serie zuriaren landa-ukituak giroa epeltzen duten beirazko ateak eskaintzen ditu, portzelana finena begi-bistan uzteko. Berniza daukan gainazalak orbanak eta hezetasuna jasaten ditu, eta di-da batean garbitzen da.
Produktuaren xehetasunak
Hormako armairuan beirazko ateak instalatzea aukeratzen baduzu, konbinatu beirazko apalekin eta barne-argiztapenarekin. Ontziteriak dir-dir egingo du eta epeltasun-ukitu bat emango diozu sukaldeari.
25 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Zabalera: 39.7 cm
- Sistema, Alt: 100 cm
- Sistema, Zab: 40 cm
- Altuera: 99.7 cm
- Lodiera: 1.6 cm
Bezeroen iritziak

Materiala
Zer da zuntzezko ohola?
Zuntzezko ohola material egonkorra eta iraunkorra da, zuraren industriako zur-soberakinarekin egina. Oholari pintura- edo ijezketa-geruza iraunkorra eransten zaio. Zuntzezko zenbait ohol moten arteko aldea (HDF eta MDF, esaterako), batez ere, lodieran dago, baina baita kolpeak jasotzeko erresistentzian ere. Horrek zehazten du ohe-egiturak, besaulki-egiturak, sukaldeko aurrealdeak, armairuetarako ateak edo guztiz bestelako zerbait egiteko erabiliko ditugun.