STENKOL Pila-kargagailua
Hau ere beharko duzu
Nola lortu
Ezagutu pila kargagarrien lagunik onena! Kargatzeko 4 zirrikituei eta argi-seinale ulerterrazei esker, oso erraz erabiliko duzu STENKOL pila-kargagailua. Segurua eta praktikoa da, eta azkar kargatzen du 4 orduan.
Produktuaren xehetasunak
STENKOL pila-kargagailuarekin beti izango dituzu eskura pila kargatuak.
Pilak kargagailuan jarri eta korronte-hargune batera konektatu behar duzu, eta listo.
Lau kargagailu independente dauzka; horrela arazorik gabe kargatuko dituzu bat, bi, hiru edo lau pila aldi berean.
AA eta AAA NiMH pila kargagarriekin erabil daiteke.
Automatikoki itzaltzen da pilak guztiz kargatzen direnean, hondatuta daudenean edo beroegi daudenean.
Argiak pilak zenbateraino kargatuta dauden adierazten du.
Pila alkalinoak maiz erabiltzen badituzu, hasi LADDA pila kargagarriak erabiltzen; izan ere, dirua aurreztuko duzu, hondakinak murriztuko dituzu, eta ingurumenean inpaktu txikiagoa eragingo duzu. Pilak kargatzeko, erabili STENKOL.
STENKOL pila-kargagailuaren % 50 plastiko birziklatua da.
IKEA of Sweden
Informazio erabilgarria
Jarraitu +/- zeinuei eta ziurtatu pilak ongi sartu direla kargadorean edo produktuan.
IKEA taldeak berriz kargatzeko LADDA bateriak gomendatzen ditu.
Pila guztiz kargatzeko 4-8 ordu behar dira.
Kargagailua eten egiten da karga osatzen denean.
Pila bakoitzaren lekuak argi-seinale bat du, bi koloretakoa.
STENKOL kargagailuaren argi-seinaleek 2 kolore dituzte: zuria, gorria. Hasi: argi-seinale guztiak piztuta. "Stand-by" modua: argi uztiak itzalita. Kargatzen: argi zuri dardarkaria. Kargatuta: argi zuri egonkorra. Akatsa: argi gorri keinukaria.
STENKOL produktuek segurtasun-neurriak dituzte: etete automatikoa delta V balioa minus edo 0 denean; gailuen lehentasun-babesa; polaritate okerren kontrako babesa; tenp. etete behartua; zirkuitulaburren kontrako babesa eta gainberotzeen kontrako babesa.
Kargatze-denbora pila kopuruaren eta horien energia-kapazitatearen araberakoa izango da. Adibidez, kapazitate handiko 4 pila 8 orduan kargatuko dira; baina kapazitate handiko 2 pilak 4 ordu soilik beharko dituzte kargatzeko.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
Polikarbonato plastikoa (gutxienez % 50 birziklatua)
Zainketa
Kendu entxufea korronte-hargunetik garbitu aurretik.
Zapi lehor batekin garbitu.
Segurtasuna eta betetzea
Muntaketa eta dokumentuak
Aholkuak eta zaintzeko argibideak
STENKOL Pila-kargagailua904.969.54STENKOL Pila-kargagailua904.969.54Neurketak
- Altuera: 620 mm
- Luzera: 110 mm
- Zabalera: 77 mm
Bilgarriak
STENKOL
Produktu-zenbakia904.969.54- Zabalera: 8 cm
- Altuera: 7 cm
- Luzera: 11 cm
- Pisua: 0.17 kg
- Paketeak: 1
Iritziak
Bezeroen iritziak
JasangarritasunaPeople and planet
Bizimodu jasangarria etxean
Karga eta deskarga
Mundu guztiari lagundu nahi diogu eguneroko bizitza hobeaz gozatzen, planetaren eta etorkizuneko belaunaldien baldintzak arriskuan jarri gabe. Ildo horretan, 2021eko urritik aurrera pila alkalinoak saltzeari utzi eta behin eta berriz erabil daitezkeen kargagarrietara erabat pasatu gara. Aldaketa leunagoa izan dadin, kargagailu polit eta erabilerraza sortu dugu, ohitura berriak barneratzen laguntzeko.







