STENKOL / LADDA Bateria-kargagailua+4 bateria
Nola lortu
Pila alkalinoak erabili ohi badituzu, gastuak eta hondakinak murritz ditzakezu berriz karga daitezkeen pilak erabilita. Sorta praktiko hau modu paregabea da etorkizun berrerabilgarri baterako bideari ekiteko.
Produktuaren xehetasunak
Pila alkalinoak maiz erabiltzen badituzu, hasi LADDA pila kargagarriak erabiltzen; izan ere, dirua aurreztuko duzu, hondakinak murriztuko dituzu, eta ingurumenean inpaktu txikiagoa eragingo duzu. Pilak kargatzeko, erabili STENKOL.
STENKOL pila-kargagailuarekin beti izango dituzu eskura pila kargatuak.
Pilak kargagailuan jarri eta korronte-hargune batera konektatu behar duzu, eta listo.
Lau kargagailu independente dauzka; horrela arazorik gabe kargatuko dituzu bat, bi, hiru edo lau pila aldi berean.
Automatikoki itzaltzen da pilak guztiz kargatzen direnean, hondatuta daudenean edo beroegi daudenean.
Argiak pilak zenbateraino kargatuta dauden adierazten du.
LADDA pila kargagarriak produktu mota guztietan erabil daitezke; jasangarritasunaren ikuspegitik, hobe da energia asko kontsumitzen duten produktuetan erabiltzea, hala nola bozgorailu eramangarrietan, jostailuetan, linternetan edo kameretan.
Pilak erabiltzeko prest daude.
STENKOL pila-kargagailuaren % 50 plastiko birziklatua da.
LADDA pila kargagarriak kargatuta saltzen dira, eta 1000 aldiz karga ditzakezu gero.
Neurketak
- Pakete-kopurua: 4 pack
- Altuera: 620 mm
- Zabalera: 77 mm
- Luzera: 110 mm
Bezeroen iritziak
JasangarritasunaPeople and planet
Bizimodu jasangarria etxean
Pila kargagarriak: aldaketa handia zuretzat eta planetarentzat
Guztiei lagundu nahi diegu eguneroko bizitza hobeaz gozatzen, planetaren eta etorkizuneko belaunaldien baldintzak arriskuan jarri gabe. Norabide horretan egindako urrats bat hainbat aldiz erabil daitezkeen pila kargagarrien sorta berria da. Abantailak dira beti izaten dituzula pila funtzionagarriak eta ez dituzula hain maiz erosi behar pila berriak, eta, aldi berean, murriztu egiten direla hondakinak eta ingurumen-inpaktua. Zuretzat erosoa, denontzat hobea.