SPARKA Peluxeak, baloia/berdea
Nola lortu
- Garbigailuan garbitu daiteke
Baloiekin jolastea dibertigarria da eta familia osoak batera jolas dezake. Peluxezko baloi batekin etxe barruan jolas daiteke futbolean, berdin dio zer urtaro den edo zer eguraldi dagoen.
Produktuaren xehetasunak
Futbola edo dibertigarria den beste zerbait? Pilota bigun eta arin hau bikaina da haurrak etxe barruan jolastu nahi duenerako.
Fisikoki aktibo egonda, haurrak mugitzeko gaitasunak eta koordinazioa garatuko ditu; gainera, bizitzarako ohitura osasungarriak hartuko ditu.
Badakigu gure peluxeek maitasunez betetako urte askoz iraun behar dutela. Horregatik, material bigunak aukeratu ditugu, garbitze-proba zorrotzak egin dizkiegu eta produktu kimiko kaltegarririk ez dutela ziurtatu dugu.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Diametroa: 20 cm
Bezeroen iritziak

Bizitasuna gehiago mugitzeko
Children’s IKEA-n egunerokotasun aktiboa inspiratu nahi dugu, salto egiteko, korrika egiteko, solaserako eta jolasetarako espazio gehiago sortuz. Izan ere, ikerketen arabera, ariketa fisikoa funtsezkoa da haurren ongizaterako eta inbertsio bikaina da etorkizunari begira.
Maria Ekblom, Suediako Kirolen eta Osasun Zientzien Eskolako irakasle titularra, ariketa fisikoak haurrei nola eragiten dien ikertzen ari da. "Ziur gaude kantitate egokian mugitzeak eragin positiboa duela haurren forma fisikoan, giharren indarrean, osasun kardiobaskularrean, presio arterialean eta odoleko azukre mailan".
Gorputz osoak mugitzea gustuko du
"Ikerketek erakutsi dutenez, mugimenduak ongizate mentala hobetzen du eta ona da zenbait funtzio kognitiborako. Gainera, haurrak garenean egiten dugun ariketa fisikoaren kantitateak etorkizunean izango ditugun ohiturei eta osasunari eragiten die. Beraz, zein da mugimendu kantitate egokia? Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) egunero 60 minutuko ariketa fisiko neurritsua edo indartsua egitea gomendatzen du 5 eta 17 urte arteko haurrentzat. Horrez gain, astean birritan, ona da intentsitate handiko entrenamendua egitea, bihotz maiztasuna hobetzen duena epe luzera.
Bilatu pultsua eguneroko bizitzari
Mariak gomendioak ditu eguneroko bizitzan ariketa fisikoa maiztasunez egiteko denbora eta energia topatzeko. "Ahal bada, ikastetxera oinez edo bizikletaz joatea oso aukera ona da egunero ariketa egiteko. Lagunekin bildu eta kanpoaldean, ingurune ziurrean, jolastu bezala". Haur txikiek ariketa fisikorako grina naturala dute sarritan, baina motibazioa apur bat beharko dute agian nagusitzen diren heinean", esan du Mariak. "Nire ustez, garrantzitsua da haurrei aukera ematea kiroletan edo beren adinerako egokiak diren eta gustuko dituzten beste jarduera batzuk egiteko. Eta, egiten ari direna benetan gustatzen bazaie, errazagoa izango zaie ohitura iraunaraztea".
Kalitatea
Politak eta seguruak dira? Noski baietz
Egon lasai. Umeentzako gure produktu guztiek kalitate- eta segurtasun-estandarrik zorrotzenak betetzen dituzte. Gure jostailuek erresistentzia-froga gogorrak gainditu dituzte, eta 2 urteko edozein umek egin dezakeena baino indar handiagoak aplikatu dizkiegu. Larritzeko arrazoirik izan ez dezazun eta zure seme-alabek atsedenik gabe jolas dezaten.
Funtzionaltasuna
Behin eta berriz besarkatzeko peluxeak
Badakigu gure peluxeek maitasunez betetako urte askoz iraun behar dutela. Horregatik, material bigunak eta begi brodatuak aukeratu ditugu, garbitze-proba zorrotzak egin diezkegu eta produktu kimiko kaltegarririk ez dutela ziurtatu dugu. Erraza izango da berriak balira bezala mantentzea, garbigailuan garbi daitezkeelako.