SÖDERHAMN 1 modulua, Viarp beixa/marroia
Nola lortu
10 urteko bermea
- Estaldura garbigarria
Bere itxura arina eta dotorea gustuko baduzu, eserleku sakonak eta zabalak probatu behar dituzu. Sortu SÖDERHAMN sofaren konbinazio pertsonalizatua, eseri eta erlaxa zaitez, bakarrik zein familia osoarekin batera.
Produktuaren xehetasunak
SÖDERHAMN besaulki baxuek, bizkarralderako kuxinen laguntzarekin, eroso esertzeko aukera ematen dizute.
Diseinu arina hanka altuekin eta lerro estuekin. Behealdeko ehun elastikoari eta eserlekuko kuxinen erresistentzia handiko aparrari esker, oso erosoa da.
Sofaren atalak bakarrik edo hainbat modutan konbina daitezke, zuri eta zure etxeari gehien komeni zaizuen tamaina eta forma lortzeko.
Sofa handiagoa behar baduzu, atal bat edo bi gehi diezazkiokezu egungo konbinazioari.
Konbinazio hobeezina sor dezakezu etxea plangintza-tresnarekin. Muntatu, desmuntatu eta muntatu berriro, pozik zauden arte.
Hanka altuei esker, erraza da altzariaren azpian garbitzea.
Zorro hau Viarp-ez egina dago, kotoi eta poliesterrezko ehuna. Ehundura argia eta orbanetatik babesten duen melange-efektua ditu.
Erraza da zorroa garbi-garbi izatea, edozein momentutan jarri eta kendu eta garbigailuan garbitu baitaiteke.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan dituzu baldintzak.
Ola Wihlborg
Neurketak
- Zabalera: 93 cm
- Sakonera: 99 cm
- Altuera: 83 cm
- Eserlekuaren zabalera: 93 cm
- Eserlekuaren sakonera: 48 cm
- Eserlekuaren altuera: 40 cm
- Altuera bizkarraldeko kuxinak barne: 83 cm
- Beso-euskarriaren altuera: 69 cm
- Altuera: altzari azpiko lekua: 14 cm
Bezeroen iritziak
Diseinatu zeure SÖDERHAMN sofa
SÖDERHAMN sofaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?

Materiala
Zer da kotoia?
Munduko zuntz natural preziatu eta erabilienetako bat da kotoia. Kotoizko ehunak leunak eta iraunkorrak dira, eta tenperatura altuetan garbitu daitezke. Arnasten eta hezetasuna xurgatzen apartak dira. Hori dela eta, gorputzetik hurbil izatea atsegina da. Gaur egun, gero eta kotoi birziklatu gehiago erabiltzen dugu IKEA-n, eta erabiltzen dugun kotoi berri guztia pestizida, ongarri eta ur gutxiagorekin landu eta ekoitzi dela ziurtatzen saiatzen gara.