Saltatu

SKOTTORP Lanpararako pantaila, zuria, 42 cm

16,99€
Lanpararen oina eta kableak bereiz saltzen dira.

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Erabil ezazu ehunezko pantaila klasiko hau azokan aurkitu zenuen oinarri bat edo etxean duzun lanpara bat osatzeko. Argi leuna eta apaingarria ematen du.

Produktu-zenbakia704.054.03

Produktuaren xehetasunak

Oihalezko pantailari esker argi bero eta apaingarria igortzen du, zure etxean giro atsegina sortuz.

Sortu zuk zeuk sabairako lanpara edo zutikako lanpara bat; horretarako, konbina itzazu pantaila bat eta sabaiko montura edo lanpara-oin bat.

Lanpararen pantaila pakete lau batean datorrenez, eroso eraman dezakezu etxera.

Diseinatzailea

IKEA of Sweden

Produktu-zenbakia704.054.03

Informazio erabilgarria

Lanpararen oina eta kableak bereiz saltzen dira.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Egitura:
Altzairua, Poliester-hauts estaldura
Pantaila:
Polistirenozko plastikoa, PET plastikoa

Zainketa

Garbitu luma-eskuilarekin.

Muntaketa eta dokumentuak

Neurketak

  • Zabalera: 42 cm
  • Altuera: 31 cm

Bilgarriak

SKOTTORP

Produktu-zenbakia704.054.03
  • Zabalera: 43 cm
  • Altuera: 6 cm
  • Luzera: 65 cm
  • Pisua: 1.10 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.3Batez besteko balorazioa
210Iritziak
SKOTTORP lanpararekin, argiztapenarekin, beige sofarekin eta txinkoekin egoteko gela atsegina.

Bidaia jasangarriagoa tulipentzat

IKEA denda batean edo jasotze-puntu batean SKOTTORP tulipa erosten duzunean harritu egingo zara beharbada. Benetan sar daiteke 42 cm-ko tulipa bat pakete zapal batean? Bai, jakina! Telefono-dei bat egin ondoren konturatu ginen bazela garaia kono itxurako tulipa bat pakete zapal batean biltzeko.

Gintare Cirbaitek, IKEA-ko bilgarrien arloko ingeniariak, telefono deia jaso zuen: "Merkataritza elektronikoaren banaketa-zentro bateko langile bat zen, eta nahiko etsituta zegoen. Kono itxurako pakete handi bat bidaltzen zuen bakoitzean, kutxa handi batean bildu behar izaten zuen, zatirik handiena hutsik utzita".

Tulipa bat zatika

Gintare eta haren kideak langile hura bisitatzera joan ziren eta beren begiez ikusi ahal izan zuten ezin zela horrela biltzen jarraitu. "Kono itxurako tulipa guztiak saltokietara garraiatzen ditugunean, elkarrekin pilatzen ditugu; horrela babestuta egoten dira eta ez dute leku handirik behar. Baina merkataritza elektronikoan bestelako soluzio bat behar da". Älmhult-era itzulita (Suedia), tulipak desmuntatzen hasi zen taldea, pakete zapal batean gordetzeko moduko tulipa zapala lor zezaketen ala ez ikertzeko. "Eta funtzionatu egin zuen!" kontatu du Gintare-k. Halaber, erakutsi du mugimendu gutxi batzuen bidez SKOTTORP tuliparen gainaldeak eta behealdeak bat egiten dutela metalezko uztaiez egindako egiturarekin eta, horrela, tulipa tolestu eta trinkotu egiten dela.

Ingurumen-inpaktu txikiagoa

Pakete bakoitzean tulipa gehiago eta aire gutxiago bidaltzeak onura ugari eragiten ditu. "Hain soluzio ona aurkitu dugu paketeak egiteko, non leku gutxiago behar baita produktua bidaltzeko eta, ondorioz, txikitu egiten baita dendetara garraiatzeak eragiten duen ingurumen-inpaktua. SKOTTORP produktuari esker, merkataritza elektronikoko garraioak jasangarriagoak izan daitezen lortzen dugu" gaineratu du Gintarek. "Eta zuretzat ere erraza da tulipa etxera eramatea, online nahiz dendan bertan erosi".

Informazio gehiago

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.