Borrajaren lorearen forma duen kuxin honek polenez betetako erleak erakarriko ditu, baita egun osoan jolasean aritu diren haurrak ere. Atseden hartzeko toki leun bat da guztiok behar duguna egun luze baten ondoren.
Produktuaren xehetasunak
Kuxin leun eta atsegina, txikienentzat ezin hobea.
Garbitzeko eta freskatzeko erraza da. Tolestu kuxina eta sartu garbigailuan 40 °C-tara.
Birziklatutako poliesterrez egina, azal sentikorrerako leuna eta samurra dena.
Poliesterrezko betegarriak formari eusten dio eta zure seme edo alabaren buruari euskarri leuna eskaintzen dio.
Badakigu umeak oso sentiberak direla, baina ez zaitez kezkatu. Produktu hau probatu egin da eta ez du azalarentzat edo umeen osasunarentzat kaltegarria den substantziarik, ftalatorik, ezta produktu kimikorik ere.
SKOGSDUVA bildumako jostailu, ehun-gai eta osagarriekin, Eskandinaviako basoetako gauza harrigarriei eta gure sustraiei buruzko jakin-mina piztu eta gehiago ikastera inspiratu nahi ditugu haurrak.
Malin Gyllensvaan
Neurketak
- Diametroa: 47 cm
- Betegarriaren pisua: 208 g
- Zabalera: 8 cm
Bezeroen iritziak

Zatoz baso sorgindura
Baso isilaren erdian, ezkutuko bizia dago. Trikuen familia arbola-ipurdi batean bizi da, eta hontza, untxia eta beste lagun batzuk gonbidatu dituzte tea hartzera. Kanpoan, ilargiak distira egiten du eta, zuhaitzen artean, bat-batean aurora boreal berde bat ikus daiteke zerua argitzen.
“SKOGSDUVA bildumak baso magikora garamatza, gure sustrai eskandinaviarren zati handi bat dena IKEA-n”, dio Anna Edlundh produktu-garatzaileak. “Basoa lasaia dela eta hutsik dagoela eman dezake, baina hurbilagotik begiratuz gero, bizirik dago animalia eta landare zirraragarri askorekin, baita negu hotzean ere”.
Ametsetan aritzeko mundu bat
Oheko arropa, jostailu eta osagarrien bilduman, Eskandinaviako animalia tipikoak ditugu. Trikuen familiaz eta haien lagunez gain, artikoko azeri zuria, igaraba, katamotza eta beste asko daude. “Malin Gyllensvaan diseinatzaileak mundu zoragarri bat sortu du bere irudietan xehetasun liluragarriekin: hamaka batean lo egiten duen sagua, begizta bat duen beste bat... Denek dituzte bizitza gizatiarrak, eta espero dut bai haurrak bai helduak oheratzeko orduan beren istorio propioak sortzeko inspiratzea”. Peluxeei esker, pertsonaiak istorioetatik atera eta jolasaren zati bihurtzen dira. “Badakigu haurrei peluxe errealistak gustatzen zaizkiela; beraz, ahalegin handia egin dugu aurpegiko adierazpen eta emozio egokiak aurkitzeko”.
Goroldioa bezain leuna
Annaren gogokoenetako bat alfonbra berdea da. “Leuna eta atsegina da, basoko goroldioaren antzera, eta jolasteko ezin hobea da. Bildumako kuxinak alfonbratik ateratzen diren lore leun eta onddo bihurtzen dira”. Bildumak basoarenganako interesa piztea eta hura ulertu nahi izateko grina sortzea espero du Annak. “Azken finean, basoa animalia eta landare guztien etxea da, eta horregatik da hain garrantzitsua hura zaintzen laguntzea”.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"SKOGSDUVA bildumak haurtzaroan hartzen du inspirazioa, aire zabalean luzaroan egon ohi nintzenean; animalia desberdinak bizi ziren irudimenezko munduak sortzen nituen. Haurrek natura etxeko atetik haratago esploratzea nahi dut, eta animalia horiek beren geletan ere bizi daitezkeela sentitzea. Uste dut haurrei gustatzen zaiela giza-bizitza eta harreman konplexuak dituzten animaliak irudikatzea, arroparekin eta altzariz hornitutako etxe txikiekin bizi direnak".