SKATTÅN Edukiontzia
Nola lortu
Gauzak tiraderetan gorde ordez, dena eskura izan dezakezu: mahai-tresnak, usain-belarrak, osagarriak, hortzetako eskuilak, eta abar. ENHET hormako egitura irekiaren azpian edo alboan kako batetik esekitzeko erraza da.
Produktuaren xehetasunak
Ontzi hau kako batean eseki dezakezu toki gehiago izateko edonon: sukaldean, mahai-tresnak gordetzeko, eta bainugelan, hortzetako eskuilak eta orraziak uzteko.
ENHET egitura irekien azpiko tokia gauzak eskura gordetzeko biltegiratze-espazio praktiko bilakatzen du.
Gauza txikiak ontzietan gordetzen badituzu, errazagoa izango da sukalde-gainekoa edo konketaren ingurukoa txukun mantentzea.
IKEA of Sweden/E Lilja Löwenhielm
Neurketak
- Altuera: 34 cm
- Diametroa: 12 cm
- Bolumena: 1.2 l

Bezeroen iritziak
Error reason: LooksByYouErrorFragment
Pertsonalizatu zeure ENHET sukaldea
ENHET sukaldearen itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?

Ezagutza partekatua berrikuntzen iturri
ENHET izan da sukalde eta bainugela arloetako adituek elkarlanean garatu duten lehenengo biltegi-seriea. Baina ondo pentsatuta, kolaborazio logikoa da. Sukaldeek zein komunek behar dituzte lanerako espazioa, biltegiratze-soluzioak eta antolatzeko aukerak, eta, leku hezeak izaki, denbora zein eguneroko erabilera jasan beharko dituzte. Jakin badakigu zenbait espaziotan jendeari batzuetan zaila eta neketsua iruditzen zaiola ingurua planifikatzea eta muntatzea. Hori aldatu egin nahi dugu.
ENHET seriearen helburuetako bat zen atal guztiak erraz muntatu behar zirela, intuizioz eta tresna berezirik erabili gabe. Armairu eta tiraderen kasuan, zurezko "wedge dowel" sistema erabiltzen da, zeina IKEA-ko osagarri klasikoen sistemak ordezten hasi baitzen duela urte batzuk.
"Grisen", muntatzeko erraza
Baina berrikuntza ezinbestekoa zen metalezko egituradun biltegi irekien kasuan. Horrela sortu zen "Grisen" ("Txerria" suedieraz), metalezko "wedge dowel" sistema, klik soil batez egiturak erraz muntatzeko aukera ematen duena. "Txerrikume txiki baten muturra dirudi; beraz, goitizena era naturalean bururatu zitzaigun" azaldu du Daniel Loader-ek, produktua sortzeko prozesuko kideak.
Altzairu fidagarria
Metalezko egituren erronketako bat zen altzairuak hezetasuna jasan behar zuela sukalde eta bainugeletan, herdoildu gabe. "Automobilgintzan erabiltzen den metodo bat deskubritu genuen, "AD estaldura" izenekoa" esan du Daniel-ek, eta azaldu du metodo horretan egituraren estalduran integratuta daudela atal guztiak. "Laborategiko proben argazkiak ikusita, argi geratu zitzaigun hura zela soluziorik onena. Bestelako estaldurak zituzten ataletan herdoila ageri zen, eta AD estaldura zuten ataletan, ordea, ez zen herdoilik ageri". Atzera begira, Danielek uste du proiektuak ikuspegi garrantzitsuak ahalbidetu dituela. "Zerbait gertatzen da esperientzia ezberdinak bizi izan dituen jende asko elkartzen duzunean, eta une sendo eta berritzaileak sor daitezke".