









SKANSNÄS / SKANSNÄS Mahaia 4 aulkirekin, pago argia xafla/pago argia, 115/170 cm
Nola lortu
Lau pertsonentzako jangelako sorta modernoa, eskandinaviar diseinuak inspiratutako ukituarekin. Tindu argia duen zurezko mahai dotorea eta erosoa, urte luzez erabiltzeko modukoa. Mahaian ezkutatutako xaflari esker, sei pertsona hartzeko zabaldu daiteke.
Produktuaren xehetasunak
Zure jangelarako pieza nagusi bat, zur trinkozko ertzekin, mutur horizontalekin eta zeharkako zerrendadun marrazkiarekin eta izkina leun eta biribilduen xehetasunarekin.
Mahai barnean gordetzen diren xafla gehigarriak. Ezkutuan dagoen xaflari esker, lau toki izatetik seira igaro daiteke segundo gutxian eta esku pare bakarrarekin.
Mahaiak forma borobila duenez, jendearekin aritzea errazten du, mundu guztiak elkar ikusten du eta.
Eserlekua eskuz ehundutako paper-lokarriz eginda dago. Material freskoa, erosoa eta erresistentea da, altzarigintzan urte luzez erabili dena.
Osagarri guztiak ezkutatuta geratzen dira aulkia muntatu ondoren.
Egitura eta bizkarraldea pago trinkozkoak eta pago xafladunak dira, zur trinkozko materialak, bikain zahartzen direnak eta gelari giro natural eta atsegina gehitzen diotenak.
Zurezko torloju burutsuei esker ("wedge dowels" delakoak), erraza da muntatzeko. Bizkarraldea egituran klik eginez sartzea besterik ez da egin behar.
Kolore argiz tindatu da geruzatan eta laka gardena aplikatu zaio altzaria babesteko eta erabilerarekin zaintzeko. Mahaigaina xafla bereziki lodiz eginda dago, otorduez lasai goza dezazun altzariaren orban eta higaduraz arduratu gabe.
Neurketak
- Mahaiaren diametroa: 115 cm
- Mahaiaren luzera, gehienez: 170 cm
- Mahaiaren altuera: 75 cm
- Aulkiaren zabalera: 48 cm
- Aulkiaren sakonera: 51 cm
- Aulkiaren altuera: 78 cm

Denboraz kanpoko esperientzia egongelan
70 urtez baino gehiagoz altzariak diseinatu eta produzitu ondoren, altzari berrientzako inspirazio-iturri izan daitezkeen ideia apartak ditugu gure artxiboan. Jakina, dena ez zen hobea iraganean, ez erosotasunari eta malgutasunari dagokionez, behintzat; beraz, garrantzitsua da lana gure gaurko beharretan oinarritzea, SKANSNÄS seriearekin egin dugun bezala.
1950eko eta 60ko hamarkadak Eskanidanaviako diseinuaren historiako benetako urrezko aroa izan ziren. Marrak garbiagoak ziren eta materialek nortasuna ematen zuten. Gure artxiboan, Mikael Axelsson diseinatzaileak inspirazio-iturri izan zitzaion benetako altxor bat aurkitu zuen. “Garai hartan ohikoak ziren bizkarralde zabaleko aulki zabalak, ageriko finkatzaile edo torlojurik ez zituztenak,” dio Mikael-ek. “Baina guztiz muntatuta saltzen ziren, pakete lauak ez ziren existitzen oraindik”. Gaur egun, gure zurezko tako adimentsuei esker, erraz muntatu dezakezu SKANSNÄS aulkia. Eta takoa ikustezina da kanpotik!” .
Eroso esertzeko aulkia
Artxiboko aulki gehienak oso erosoak ziren arren, are erosotasun handiagoa lortu nahi genuen. Probak eta akatsak eginez, Mikael eta lantaldeak bizkarraldearen angelu perfektua bilatu zuten, eta denbora luzez esertzeko erosoa den aulki bat sortu zuten. “Paperezko sokak aukeratu genituen eserlekurako, material sendoa delako eta suspentsio atsegina ematen duelako esertzean”.
Festa handi zein txikietarako
SKANSNÄS seriea pago-zurez egina dago, sendoa eta iraunkorra den zur-mota. Gainera, zain ederrak ditu, diseinuen artxiboko altzari askok bezala. Baina gaur egun, gutako gehienek malgutasun handiagoa eskatzen dugu. Mahaiek "tximeleta" deritzon luzapen bat dute. Etxea gonbidatuez beteta dagoenean, mahaia erraz zabaldu eta handitu dezakezu segundo gutxitan. “SKANSNÄS mahaiak eta aulkiak urte luzez festa txiki zein handiez erosotasunez goza dezazun diseinatuta daude”. Eta, nork daki, agian artxiboko altxor ere bihurtuko dira, etorkizuneko diseinatzaileak inspiratzeko.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"SKANSNÄS-en lan egitean, IKEA-ko artxiboan murgildu nintzen eta inspirazio-iturri izan zitzaizkidan 1950eko eta 60ko hamarkadetako mahaiak eta aulkiak, Eskandinaviako urrezko arokoak. Forma sinple eta leunak gustatzen zaizkit, baita erabiltzen ziren material naturalak ere. Hasieratik ederrak diren eta denborarekin patina eder bat garatzen duten materialak. Hori guztia hartu nuen, baina gure garairako egokiak diren altzariak egiteko teknikei eta ergonomiari buruzko ezagutza berriak ere gehitu nahi nituen".