Artxiboko aulki gehienak oso erosoak ziren arren, are erosotasun handiagoa lortu nahi genuen. Probak eta akatsak eginez, Mikael eta lantaldeak bizkarraldearen angelu perfektua bilatu zuten, eta denbora luzez esertzeko erosoa den aulki bat sortu zuten. “Paperezko sokak aukeratu genituen eserlekurako, material sendoa delako eta suspentsio atsegina ematen duelako esertzean”.
- Egiaztatutako pisua: 110 kg
SKANSNÄS aulkiak Eskandinaviako diseinuaren ondareak inspiratutako ukitu modernoa du. Zuraren dotoreziak luze iraungo duen erosotasunarekin bat egiten dute egitura sendoari, bizkar zabalari eta paper-sokazko eserleku trinkoari esker.
Produktuaren xehetasunak
Egitura eta bizkarraldea pago trinkozkoak eta pago xafladunak dira, zur trinkozko materialak, bikain zahartzen direnak eta gelari giro natural eta atsegina gehitzen diotenak.
Marroiz tindatu da geruzatan eta gero laka gardena aplikatu zaio altzaria babesteko eta erabilerarekin zaintzeko.
Eserlekua eskuz ehundutako paper-lokarriz eginda dago. Material freskoa, erosoa eta erresistentea da, altzarigintzan urte luzez erabili dena.
Zainaren desberdintasunek eta koloreak zuraren xarma naturala nabarmentzen dute eta aulki bakoitza aparteko bihurtzen dute.
Osagarri guztiak ezkutatuta geratzen dira aulkia muntatu ondoren.
SKANSNÄS mahaiekin guztiz konbinatzeko diseinatuta.
Mikael Axelsson
Informazio erabilgarria
Barruko erabilerarako bakarrik.
Paperezko sokak berez sendoa den materiala dira, urte asko iraun dezaketenak. Eserlekua ordezko pieza gisa ere eskuragai dago eta, behar izanez gero, ordezkatu egin daiteke.
Bihurkina behar da aulkia muntatzeko. Bereiz saltzen da 15 piezako TRIXIG tresna-sortaren barruan.
Gainazaleko marradurak saihesteko, osatu itsasgarri diren TRIXIG zoru-babesleak, bereiz saltzen direnak.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- Alboko egitura/ Zeharraga:
- Pago trinkoa, Itsasgarria, Tindua, Laka tindatu gardena
- NOTRANS:
- Altzairua, Papera, Poliester-hauts estaldura, Laka gardena
- Bizkarraldea:
- Geruza-kolatuta zur-xafla, Pago-xafla, Tindua, Laka tindatu gardena
Zainketa
Garbitu detergente leun apur batekin hezetutako zapi batekin.
Lehortu zapi garbi batekin.
Erradiadore edo bestelako bero-iturri baten ondoan jartzen bada, materiala lehortu eta ahuldu daiteke.
Egonkortasun handiagoa lortzeko, estutu berriz torlojuak muntatu eta bi astera gutxi gorabehera eta beharrezkoa denean.
Segurtasuna eta betetzea
Muntaketa eta dokumentuak
Neurketak
- Sakonera: 51 cm
- Altuera: 78 cm
- Eserlekuaren sakonera: 42 cm
- Eserlekuaren altuera: 47 cm
- Eserlekuaren zabalera: 47 cm
- Egiaztatutako pisua: 110 kg
- Zabalera: 48 cm
Bilgarriak
SKANSNÄS
Produktu-zenbakia705.632.42- Zabalera: 54 cm
- Altuera: 10 cm
- Luzera: 81 cm
- Pisua: 6.63 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: SKANSNÄS

Denboraz kanpoko esperientzia egongelan
70 urtez baino gehiagoz altzariak diseinatu eta produzitu ondoren, altzari berrientzako inspirazio-iturri izan daitezkeen ideia apartak ditugu gure artxiboan. Jakina, dena ez zen hobea iraganean, ez erosotasunari eta malgutasunari dagokionez, behintzat; beraz, garrantzitsua da lana gure gaurko beharretan oinarritzea, SKANSNÄS seriearekin egin dugun bezala.
1950eko eta 60ko hamarkadak Eskanidanaviako diseinuaren historiako benetako urrezko aroa izan ziren. Marrak garbiagoak ziren eta materialek nortasuna ematen zuten. Gure artxiboan, Mikael Axelsson diseinatzaileak inspirazio-iturri izan zitzaion benetako altxor bat aurkitu zuen. “Garai hartan ohikoak ziren bizkarralde zabaleko aulki zabalak, ageriko finkatzaile edo torlojurik ez zituztenak,” dio Mikael-ek. “Baina guztiz muntatuta saltzen ziren, pakete lauak ez ziren existitzen oraindik”. Gaur egun, gure zurezko tako adimentsuei esker, erraz muntatu dezakezu SKANSNÄS aulkia. Eta takoa ikustezina da kanpotik!” .
Eroso esertzeko aulkia
Festa handi zein txikietarako
SKANSNÄS seriea pago-zurez egina dago, sendoa eta iraunkorra den zur-mota. Gainera, zain ederrak ditu, diseinuen artxiboko altzari askok bezala. Baina gaur egun, gutako gehienek malgutasun handiagoa eskatzen dugu. Mahaiek "tximeleta" deritzon luzapen bat dute. Etxea gonbidatuez beteta dagoenean, mahaia erraz zabaldu eta handitu dezakezu segundo gutxitan. “SKANSNÄS mahaiak eta aulkiak urte luzez festa txiki zein handiez erosotasunez goza dezazun diseinatuta daude”. Eta, nork daki, agian artxiboko altxor ere bihurtuko dira, etorkizuneko diseinatzaileak inspiratzeko.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"SKANSNÄS-en lan egitean, IKEA-ko artxiboan murgildu nintzen eta inspirazio-iturri izan zitzaizkidan 1950eko eta 60ko hamarkadetako mahaiak eta aulkiak, Eskandinaviako urrezko arokoak. Forma sinple eta leunak gustatzen zaizkit, baita erabiltzen ziren material naturalak ere. Hasieratik ederrak diren eta denborarekin patina eder bat garatzen duten materialak. Hori guztia hartu nuen, baina gure garairako egokiak diren altzariak egiteko teknikei eta ergonomiari buruzko ezagutza berriak ere gehitu nahi nituen".





