25 urteko bermea
Distira handiko gainazal zuria duten RINGHULT aurrealdeek sentsazio moderno eta zabala sortzen dute. Hezetasuna eta kolpeak jasaten dituzte, eta orbanak erraz ken daitezke zapi batekin, sukaldea garbi-garbi izan dezazun beti.
Produktuaren xehetasunak
Sukalderako RINGHULT tiradera-aurrealdeak lerro garbi eta zuzenak ditu, azalera distiratsu eta iraunkorra eta garbitzeko erraza. RINGHULT serieari esker, zure sukaldeak itxura modernoagoa izango du.
Xaflaz estalitako gainazalak leunak eta praktikoak dira, ez dira hezetasunarekin hondatzen, orbanekiko erresistenteak dira eta erraz garbitzen dira.
25 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Zabalera: 79.7 cm
- Sistema, Alt: 20 cm
- Sistema, Zab: 80 cm
- Altuera: 19.7 cm
- Lodiera: 1.8 cm
Bezeroen iritziak

Materiala
Zer dira xafla eta laminatua?
Zurezko zenbait materialek zaintzeko erraza den xafla edo gainazal laminatu iraunkor bat behar dute babesteko. Erabileraren eta lortu nahi den akaberaren araberakoa da aukera. Maiz, paperezko xaflak biltegiratzeko altzarietarako erabiltzen ditugu; plastikozkoak, berriz, sukaldea eta komuna bezalako gune zailetarako. Gaur egun, erabiltzen dugun plastikoa birziklatua da nagusiki; iturri berriztagarrietako plastikoa erabiltzea da gure helburua. Laminatua erretxinaz bustitako paperez egina dago, hezetasunarekiko erresistentea den gainazal iraunkorra ematen diona sukalde-gainekoei.