Saltatu

RENSARE Poltsa, laukiduna/beltza, 30x40 cm/8 l

1,49€
Gutxieneko kopurua eskaera egiteko: 3

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

RENSARE serieko poltsak ametsetakoak irudituko zaizkizu bidaiatzen duzunean arropa, oinetakoak, eta osagarri handi eta txikiak antolatzea gustuko baduzu. Nahi izanez gero, gainera, armairuan antolatzen has zaitezke.

Produktu-zenbakia204.324.99

Produktuaren xehetasunak

Ezin hobea da oinetakoak uzteko, edo maletan edo armairuan bereiz gorde nahi dituzun gauza handiak sartzeko.

Diseinatzailea

Hanna-Kaarina Heikkilä

Produktu-zenbakia204.324.99

Informazio erabilgarria

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

% 100 poliesterra (gutxieneko % 90 birziklatua), % 100 Poliuretanoa

Zainketa

Garbitu garbigailuan, gehienez ere 30°C-tan, programa arruntean.

Ez erabili lixibarik.

Lehortu lehorgailuan, tenperatura baxuan (gehienez ere 60 ºC-tan).

Ez lisatu.

Ez garbitu lehorrean.

Neurketak

  • Zabalera: 30 cm
  • Altuera: 40 cm
  • Bolumena: 8 l

Bilgarriak

RENSARE

Produktu-zenbakia204.324.99
  • Zabalera: 10 cm
  • Altuera: 2 cm
  • Luzera: 16 cm
  • Pisua: 0.04 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.8Batez besteko balorazioa
141Iritziak
Motxila beltza, burdin hesizko estanpatuarekin, sorbaldako uhal gogor eta akoltxatuekin, kalitateko kremailerak eta oihal iraunkorrarekin.

Ideiaz betetako poltsak

Ba al zenekien astean, bataz beste, bost ordu ematen badituzu lan, eskola edota gimnasiorako joan-etorrietan, guztira hamar egun oso gastatuko dituzula urtean? Eta haurrak eraman eta ekartzeko bidaiak, elikagaien erosketak eta bisitatzen dituzun gainerako lekuetarako joan-etorriak gehituz gero, bidean ematen duzun denbora are luzeagoa izango da. Gure poltsa bildumaren bitartez, joan-etorri, bidaia eta txango guztietan erabiltzeko produktu perfektua sortu nahi genuen.

Gaur egun, gero eta denbora luzeagoa ematen dugu etxetik kanpo. "Etengabe joan-etorrian bazabiltza, soluzio erraz eta antolatuak behar dituzu behar dituzun gauzak zeurekin eramateko" azaldu du Holly Harraway-k, soluzio honen garapenean diharduenak. "Bizimodu, interes eta beharrizan ezberdinak dituzten pertsonekin hitz egin genuen. Deskubritu genuenak agerian utzi zuen poltsak jardueraren araberako ikuspegian oinarrituta sortu behar zirela". Barrualdea zein kanpoaldea diseinatuta, "Etxea antolatzeari dagokionez dugun ezagutza baliatu genuen poltsa funtzional eta praktikoak sortzeko" azaldu du. Hainbat estilo eta tamainatako poltsak izan ziren horren emaitza, hainbat behar eta jardueretara egokitzen zirenak. Giltzariak eta ordenagailu eramangarriak erabateko konpartimentuak dituzte. Baina baita, kremailerak eta poltsiko ezkutuak ere, objektu baliotsuak gordetzeko; kanpoaldean erraz eskuratzekoak, eta barrualdean segurtasun handiagoz gorde beharrekoak. "Gauzak eskura eta seguru izan nahi ditugu, edonola eta edonora bidaiatzen ari zarela ere".

Gauza guztien batura

Poltsak fabrikatzeko erabiltzen den materialaren % 90 gutxienez poliester birziklatua da. "Material jasangarria erabiltzen da, itxurari, funtzionalitateari edota kalitateari eragin gabe" esan du Hollyk. Oro har, beharrezko gauzak gainean eramateko konponbide merkea da edonorentzat. Dena bere tokian gordeta, eta denetarik gordetzeko tokia.

Informazio gehiago

Materiala

Zer da poliester birziklatua?

Poliester birziklatuzko produktuak sortzen ditugunean, PET botilek eta bestelako poliester-iturriek bizitza berria lortzen dute, ehunak, biltegiratze-kaxak, sukaldeko aurrealdeak eta lanparak bezalako produktuetan. Horiek erabiltzean, poliester birjinezko produktuen kalitate eta funtzio beraz gozatuko duzu. Eta, noski, hura bezain garbiak eta seguruak dira zentzu guztietan. Eta, agian, alderik onena hauxe da: lehengai berri gutxiago erabiltzen laguntzen duzu.

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.