RENSARE Arroparen poltsa 3ko so, laukiduna/grisa beltza
Nola lortu
Izugarri atsegina da arropak eta objektu txikiek etxean beren toki zehatza dutela jakitea. Goizean presaka zabiltzanean ez duzu galtzerdien eta aurikularren bila ibili beharko, eta maleta di-da batean egingo duzu.
Produktuaren xehetasunak
Prakak eta kamisetak poltsa handian gorde ditzakezu. Kiribiltzen badituzu, gauza gehiago sartu ahalko dituzu.
Poltsa txikietan azpiko arropa, galtzerdiak, aurikularrak eta abar sar daitezke.
Ezin hobeki sartzen da DRÖMSÄCK eta VÄRLDENS bizkar-zorroetan eta asteburuko poltsetan, baita STUK konpartimentudun kaxan ere (34x51x10 cm).
Hanna-Kaarina Heikkilä
Neurketak
Bezeroen iritziak

Ideiaz betetako poltsak
Ba al zenekien astean, bataz beste, bost ordu ematen badituzu lan, eskola edota gimnasiorako joan-etorrietan, guztira hamar egun oso gastatuko dituzula urtean? Eta haurrak eraman eta ekartzeko bidaiak, elikagaien erosketak eta bisitatzen dituzun gainerako lekuetarako joan-etorriak gehituz gero, bidean ematen duzun denbora are luzeagoa izango da. Gure poltsa bildumaren bitartez, joan-etorri, bidaia eta txango guztietan erabiltzeko produktu perfektua sortu nahi genuen.
Gaur egun, gero eta denbora luzeagoa ematen dugu etxetik kanpo. "Etengabe joan-etorrian bazabiltza, soluzio erraz eta antolatuak behar dituzu behar dituzun gauzak zeurekin eramateko" azaldu du Holly Harraway-k, soluzio honen garapenean diharduenak. "Bizimodu, interes eta beharrizan ezberdinak dituzten pertsonekin hitz egin genuen. Deskubritu genuenak agerian utzi zuen poltsak jardueraren araberako ikuspegian oinarrituta sortu behar zirela". Barrualdea zein kanpoaldea diseinatuta, "Etxea antolatzeari dagokionez dugun ezagutza baliatu genuen poltsa funtzional eta praktikoak sortzeko" azaldu du. Hainbat estilo eta tamainatako poltsak izan ziren horren emaitza, hainbat behar eta jardueretara egokitzen zirenak. Giltzariak eta ordenagailu eramangarriak erabateko konpartimentuak dituzte. Baina baita, kremailerak eta poltsiko ezkutuak ere, objektu baliotsuak gordetzeko; kanpoaldean erraz eskuratzekoak, eta barrualdean segurtasun handiagoz gorde beharrekoak. "Gauzak eskura eta seguru izan nahi ditugu, edonola eta edonora bidaiatzen ari zarela ere".
Gauza guztien batura
Poltsak fabrikatzeko erabiltzen den materialaren % 90 gutxienez poliester birziklatua da. "Material jasangarria erabiltzen da, itxurari, funtzionalitateari edota kalitateari eragin gabe" esan du Hollyk. Oro har, beharrezko gauzak gainean eramateko konponbide merkea da edonorentzat. Dena bere tokian gordeta, eta denetarik gordetzeko tokia.
Materiala
Zer da poliester birziklatua?
Poliester birziklatuzko produktuak sortzen ditugunean, PET botilek eta bestelako poliester-iturriek bizitza berria lortzen dute, ehunak, biltegiratze-kaxak, sukaldeko aurrealdeak eta lanparak bezalako produktuetan. Horiek erabiltzean, poliester birjinezko produktuen kalitate eta funtzio beraz gozatuko duzu. Eta, noski, hura bezain garbiak eta seguruak dira zentzu guztietan. Eta, agian, alderik onena hauxe da: lehengai berri gutxiago erabiltzen laguntzen duzu.