Lerro garbiak dituen idazmahai honek toki ugari du ikasteko eta eskulanak egiteko. Berekin dakarren kakoan motxila edo entzungailuak ere zintzilika ditzakezu alde laburretako edozeinetan.
Produktuaren xehetasunak
Gainazala melaminazkoa da, material iraunkorra, gogorra eta garbitzeko erraza.
Kakoa idazmahaiaren ezkerrean edo eskuinean jar daiteke, poltsa edo entzungailuak zintzilikatzeko.
Kableak eta luzagarriak aurreko eta atzeko hanken artean dauden antolatzaileetan gordetzen badituzu, beti txukun izango dituzu.
Hanka erregulagarriei esker, idazmahaia zoru irregularretan ere tinko mantenduko da.
Neurketak
- Zabalera: 118 cm
- Sakonera: 60 cm
- Altuera: 75 cm
- Oholaren zabalera: 117 cm
- Oholaren sakonera: 60 cm
- Gehienezko pisua: 50 kg
- Kakoaren gehienezko pisua: 5 kg
Bezeroen iritziak
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.

Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Txikia nintzenean, denbora asko ematen nuen idazmahaian. Nire basea zen, etxeko lanak egin, marraztu, musika entzun eta ordenagailuan jolasten nuen. Leku bat jarduera askotarako erabiltzen denean, antolatu egin behar da, eta RELATERA osagarriekin RELATERA idazmahaira egokitu daiteke beharren arabera. Espero dut leku garrantzitsua izatea haur askorentzat. Beren ametsak egia bihurtzeko eta beren talentu guztiak garatzeko leku bat".