Haurrarekin batera hazten den idazmahaia. Biraderarekin erraz doi daiteke altuera eta eserita eta zutik egoteko posiziotan jarri. Ikasteko eta eskulanak egiteko toki nahikoa duen soluzio paregabea.
Produktuaren xehetasunak
Idazmahaiaren altuera 65 eta 108 cm artean doi dezakezu biraderaren laguntzaz; horrela, zutik zein eserita lan egiteko posiziorik erosoena aurkituko duzu.
Erosoa da eskuinak eta ezkerrak diren pertsonentzat, biradera ezkerraldean zein eskuinaldean munta baitaiteke.
Zutik edo eserita lan egin eta egunean zehar posizioa aldatu ahal izango duzu. Hala, hobeto sentituko zara lan egiten duzunean.
Gainazala melaminazkoa da, material iraunkorra, gogorra eta garbitzeko erraza.
Kableak eta luzagarriak aurreko eta atzeko hanken artean dauden antolatzaileetan gordetzen badituzu, beti txukun izango dituzu.
Hanka erregulagarriei esker, idazmahaia zoru irregularretan ere tinko mantenduko da.
Neurketak
- Zabalera: 128 cm
- Sakonera: 60 cm
- Gutxieneko altuera: 65 cm
- Gehienezko altuera: 108 cm
- Oholaren zabalera: 117 cm
- Oholaren sakonera: 60 cm
- Gehienezko pisua: 50 kg
- Kakoaren gehienezko pisua: 5 kg
Bezeroen iritziak
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.

Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Txikia nintzenean, denbora asko ematen nuen idazmahaian. Nire basea zen, etxeko lanak egin, marraztu, musika entzun eta ordenagailuan jolasten nuen. Leku bat jarduera desberdin askotarako erabiltzen denean, antolatu egin behar da, eta RELATERA osagarriekin RELATERA bipedestazioko idazmahaira egokitu daiteke beharren arabera. Espero dut odazmahaia leku garrantzitsua izatea haur askorentzat. Beren ametsak egia bihurtzeko eta beren talentu guztiak garatzeko leku bat".