ÖVNING Idazmahaia-banatzekoa konpartimentu
Nola lortu
Bihurtu sukaldeko mahaia lan-eremu eraginkor, edo bihurtu egongela kontzentratzeko toki. Idazmahairako bereizle honek pribatutasuna sortzen du, eta erraz tolesten eta tokialdatzen da.
Produktuaren xehetasunak
Begi kuxkuxeroei oztopo egiten die eta soinua ahultzen du, banatzailea soinua xurgatzen duen material batez eginda baitago.
3 aldeak edo 2 bakarrik toles ditzakezu; adibidez, argia alde bakarretik nahi baduzu.
Konpartimentu txikiak eta zinta elastikoak ditu, haurrak idazmahaiko osagarriak gorde ditzan, eta ordutegia nahiz gogoko dituen argazkiak jartzeko, sailkatzailea pertsonalizatzeko.
Banatzailearekin, haurrak bere laneko eremua kudeatu ahalko du, errazagoa gerta dakion kontzentratzea eta bakarrik lan egitea.
Goiko mailaren erdialdean telefono mugikorra sartzeko sakela bat dago; ezin hobea da urrutitik ikasteko edo eskolako lagun batekin hitz egiteko.
ÖVNING bildumak tresna adimendun eta malguak ditu. Haiekin, ikasketa modu dibertigarrian sinplifikatzen da, eta haurrak ikasten hasteko bultzada bat izango du, ez da gogorik gabe geratuko, eta erraz aldatuko ahalko du lan-eremua.
IKEAren ustez, hezkuntza jasotzeko eta jolasez betetako bizitza aktibo bat izateko eskubidea dute haurrek. Haur eta adituengandik ikasi dugu, eta badakigu ikasketak, jolasa eta mugimendua nahastea ezin hobea dela nota onak ateratzeko.
Jonas Hultqvist
Neurketak
- Luzera: 121 cm
- Altuera: 39 cm
Bezeroen iritziak
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu altzariak eta dekorazioa elkarrekin modu birtualean eta aurkitu produktu perfektuak zure haurrarentzako gune dibertigarria eta funtzionala sortzeko.

Hasi etxerako lana egiten
Batzuetan, zaila izan daiteke bazter lasaia aurkitzea eta etxerako lanari ekitea. ÖVNING sortarekin tresna argiak garatu nahi ditugu, haurrek bakea eta baretasuna errazago aurkitu ditzaten. Gelan zein gorputzean eta buruan.
"Mundu osoan zehar etxeak bisitatu ditugunean eta haurrekin elkarrizketatu garenean ikusi dugunez, denek ez dituzte behar berdinak etxerako lanak egiterakoan. Batzuek hobeto lan egiten dute idazmahaian, eta beste batzuk harat-honat dabiltza edo zoruan botatzen dira", esan du Anna Carmek, IKEA-ko Children’s sailean lan egiten duenak. "Horregatik, nolabaiteko malgutasuna behar da etxerako lanen inguruan, eta ideia horrek ÖVNING garatzen lagundu zigun".
Hanka bizietarako tokia
Hala ere, haur gehienek gauza bat partekatzen dute: ezin dute denbora luzez jesarrita egon. "Haurren gorputzak energia zinetikoz beteta daude eta hura askatu behar dute. Zientziak erakusten digunez, halaber, ariketa fisikoak onurak dakarzkio ikaskuntzari. Berdin dio etxerako lanak egin baino lehen aske jostatu badira edo ikasi bitartean gorputza mugitzen duten," esan du Annak, eta, azaldu duenez, horrek sorta horretan oinazpikoa sortzeko inspirazioa ekarri zuen. "Aurrera eta atzera mugitu ahal duzu oinekin eta forma ergonomikoagoan jesartzeko euskarri gisa erabil dezakezu".
Pasatu ongi eta jarri arreta
Nork bere ikasketa gunea izatea garrantzitsua da baina ez du zertan idazmahaia izan behar. ÖVNING sortako mahai bereizleari eta idazmahaiko tresna antolatzaileari esker, errazagoa da espazio pribatua sortzea, eta zurekin eraman dezakezu jangelako mahaira edo sofara. Gainera, hura pertsonalizatu ahal duzu irudiekin eta gauza dibertigarriekin. "Ondo pasatzea eta harat-honat ibiltzea oharkabetasunarekin eta arretarik ezarekin nahasi ohi dira. Gure ustez, kontrakoa da. Ikasketa-denbora malgua eta dibertigarria denean, haurrek errazago jartzen dute arreta. Sari eta espiral positibo gisa funtzionatzen du".