Saltatu

ÖVNING Erabilera askoko oin-euskarri ergon

18,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Funtzio anitzeko oin-euskarri honek idazmahaian lan egiteko posizio on batean esertzen lagunduko dizu. Zure oinek berme egonkorra izango dute, eta horrek izterretako presioa murriztuko du, bai eta odol-zirkulazioa erraztu ere.

Produktu-zenbakia005.520.20

Produktuaren xehetasunak

Oin-euskarriak haurraren oinak jasoko ditu, ikasi bitartean jarrera zuzen eta erlaxatua izan dezan; horrela, ondo esertzeko ohitura hartuko du.

Gainazal kurbatuak modu guztiz naturalean oinekin mugitzera animatzen du haurra.

Bikaina lan egitean duzun posizioa aldatzen joateko, idazmahaian nahiz lurrean.

Nerabe eta nagusiek gerrialdea, orkatilak nahiz belaunak bermatzeko ere erabil dezakete oin-euskarria.

Jarrera deserosoetan denbora luzez lan egiteak nekea, ezerosotasuna eta mina eragin ditzake. Ergonomikoki egokitutako ingurune batek osasuna, sormena, kontzentrazioa eta ikaskuntza areagotzen laguntzen du.

Estalkia kendu eta garbigailuan garbitu daiteke.

Ehunezko zorroaren gainazal irristagaitzak bere lekuan mantentzen du oin-euskarria.

Arina eta batetik bestera mugitzeko erraza.

ÖVNING bildumak tresna adimendun eta malguak ditu. Haiekin, ikasketa modu dibertigarrian sinplifikatzen da, eta haurrak ikasten hasteko bultzada bat izango du, ez da gogorik gabe geratuko, eta erraz aldatuko ahalko du lan-eremua.

IKEAren ustez, hezkuntza jasotzeko eta jolasez betetako bizitza aktibo bat izateko eskubidea dute haurrek. Haur eta adituengandik ikasi dugu, eta badakigu ikasketak, jolasa eta mugimendua nahastea ezin hobea dela nota onak ateratzeko.

Diseinatzailea

Jonas Hultqvist

Produktu-zenbakia005.520.20

Informazio erabilgarria

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Oihalezko zorroa/ Forrua:
% 100 poliesterra (gutxieneko % 90 birziklatua)
Erdiko betegarria:
Polietilenozko aparra
NOTRANS:
100 % poliesterra

Zainketa

Kuxin-zorroa

Garbitu garbigailuan, gehienez ere 40°C-tan, programa leunean.

Ez erabili lixibarik.

Ez lehortu lehorgailuan.

Ez lisatu.

Ez garbitu lehorrean.

Kuxin-betegarria

Garbitu eskuz gehienez 40°C-tan.

Ez erabili lixibarik.

Ez lehortu lehorgailuan.

Ez lisatu.

Ez garbitu lehorrean.

Segurtasuna eta betetzea

Produktu honek gomaren antzeko gainazala du, ez irristatzeko. Ez irristatzeko funtzioak behar bezala funtziona dezan, produktuaren eta zoruaren gainazalak garbi eta hautsik gabe egon behar dira.3 urte gorakoentzat egokia.

Neurketak

  • Luzera: 38 cm
  • Zabalera: 32 cm
  • Altuera: 18 cm

Bilgarriak

ÖVNING

Produktu-zenbakia005.520.20
  • Zabalera: 31 cm
  • Altuera: 18 cm
  • Luzera: 38 cm
  • Pisua: 0.59 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.7Batez besteko balorazioa
198Iritziak

Hasi etxerako lana egiten

Batzuetan, zaila izan daiteke bazter lasaia aurkitzea eta etxerako lanari ekitea. ÖVNING sortarekin tresna argiak garatu nahi ditugu, haurrek bakea eta baretasuna errazago aurkitu ditzaten. Gelan zein gorputzean eta buruan.

"Mundu osoan zehar etxeak bisitatu ditugunean eta haurrekin elkarrizketatu garenean ikusi dugunez, denek ez dituzte behar berdinak etxerako lanak egiterakoan. Batzuek hobeto lan egiten dute idazmahaian, eta beste batzuk harat-honat dabiltza edo zoruan botatzen dira", esan du Anna Carmek, IKEA-ko Children’s sailean lan egiten duenak. "Horregatik, nolabaiteko malgutasuna behar da etxerako lanen inguruan, eta ideia horrek ÖVNING garatzen lagundu zigun".

Hanka bizietarako tokia

Hala ere, haur gehienek gauza bat partekatzen dute: ezin dute denbora luzez jesarrita egon. "Haurren gorputzak energia zinetikoz beteta daude eta hura askatu behar dute. Zientziak erakusten digunez, halaber, ariketa fisikoak onurak dakarzkio ikaskuntzari. Berdin dio etxerako lanak egin baino lehen aske jostatu badira edo ikasi bitartean gorputza mugitzen duten," esan du Annak, eta, azaldu duenez, horrek sorta horretan oinazpikoa sortzeko inspirazioa ekarri zuen. "Aurrera eta atzera mugitu ahal duzu oinekin eta forma ergonomikoagoan jesartzeko euskarri gisa erabil dezakezu".

Pasatu ongi eta jarri arreta

Nork bere ikasketa gunea izatea garrantzitsua da baina ez du zertan idazmahaia izan behar. ÖVNING sortako mahai bereizleari eta idazmahaiko tresna antolatzaileari esker, errazagoa da espazio pribatua sortzea, eta zurekin eraman dezakezu jangelako mahaira edo sofara. Gainera, hura pertsonalizatu ahal duzu irudiekin eta gauza dibertigarriekin. "Ondo pasatzea eta harat-honat ibiltzea oharkabetasunarekin eta arretarik ezarekin nahasi ohi dira. Gure ustez, kontrakoa da. Ikasketa-denbora malgua eta dibertigarria denean, haurrek errazago jartzen dute arreta. Sari eta espiral positibo gisa funtzionatzen du".

Informazio gehiago

Funtzionaltasuna

Jarrera deserosoetan denbora luzez lan egiteak tentsioa eta mina eragin ditzake. ÖVNING oin-euskarria lunbarretan duzula, bizkarra zuzen mantentzen duzu eta bizkarra, sorbaldak eta lepoa arintzen lagunduko dizun euskarri atsegina izango duzu.

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.