10 urteko bermea
- Irmo
Klik mekanismo batek sofa ohe bihurtzen du. Biltegiratzeko tokia du eserlekuaren azpian eta lastaira ugariren artean aukera dezakezu. Aukeratu kolore, doikuntza eta itxura desberdineko zorro bat gustuko estiloa lortzeko.
Produktuaren xehetasunak
Sofa hau ohe zabal bihurtzeko, oinarria altxa eta bizkarraldea jaitsi besterik ez duzu.
Sofa ohe bilaka dezakezu, edo alderantziz, ohea sofa bihurtu, zorroa kendu beharrik gabe.
Azpian gelditzen den tokian kaxak gorde ahal izateko diseinatu da sofa; bertan, oheko arropa gorde dezakezu, adibidez.
Hainbat lastaira eta zorro ugari dituzu aukeran, zure konbinazio gustukoena sortzeko.
Txandakatzeko zorro gehigarriek (koloretsuenak eta modernoenak nahiz itzalienak eta tradizionalenak) itxura berria eskaintzen diote bai sofari bai logelari.
Kendu eta garbigailuan sar daitekeenez, erraza da zorroa beti garbi izatea.
Aparrezko lastaira sendoa eta erosoa, egunero erabiltzeko modukoa.
Lastaira-zorroa kendu eta garbigailuan garbi daiteke.
10 urteko bermea du. Berme-liburuxkan dituzu baldintzak.
Neurketak
- Zabalera: 200 cm
- Sakonera: 97 cm
- Altuera: 90 cm
- Eserlekuaren sakonera: 73 cm
- Eserlekuaren altuera: 31 cm
- Ohearen zabalera: 140 cm
- Ohearen luzera: 200 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: NYHAMN
Arakatu eskura dituzun aukerak
Konbinatu logeletako altzariak eta dekorazioa zure etxerako estilo perfektua aurkitzeko
