NORDLI komodaren bidez soluzio zabalak, baxuak edo altuera ezberdinetakoak sortu ahalko dituzu, espazio erabilgarriaren arabera. Itxura modernoa da eta linea garbiak ditu, edozein tokitan ondo geratzeko moduan.
Produktuaren xehetasunak
Modulu-komoda bat erabil dezakezu, edo bat baino gehiago konbina ditzakezu zure beharretara egokitzen den soluzio perfektua sortzeko.
Nahasi hainbat koloretako komodak, eta lortu ukitu pertsonala duen diseinua.
Motelgailuari esker, tiradera astiro, emeki eta inongo zaratarik gabe ixten da.
Ezkuturiko gidariei esker, tiraderak leunki irekitzen eta ixten dira, baita oso beteta daudenean ere.
Hanka doigarriei esker, zoruko irregulartasunak zuzendu ahal izango dituzu.
Ola Wihlborg
Neurketak
- Zabalera: 40 cm
- Sakonera: 47 cm
- Altuera: 99 cm
- Tiraderaren hondoa (barrurako): 37 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: NORDLI
Arakatu eskura dituzun aukerak
Konbinatu logeletako altzariak eta dekorazioa zure etxerako estilo perfektua aurkitzeko.

Materiala
Zer da partikulazko ohola?
Partikulazko ohola birziklatutako zurarekin eta zerrategietako soberakinekin egina dago; horrela, zurezko pieza okerrak, zur-txirbila eta zerrautsa baliabide bihurtzen dira eta ez dira zuzenean baztertzen. Oholak erabiltzen ditugu apalategiak, oheak, sofak eta sukalderako egiturak egiteko. Higaduratik eta hezetasunetik babesteko, berniza, txapak edo xaflak erabiltzen ditugu, altzarien itxura areagotuz aldi berean.