







- Lodiera: 4.5 cm
- Aparra viscoelastikoa
- Pakete ijezkatua
- Estaldura garbigarria
4,5 cm-ko lodiera duen lastaira gaineko honek presioa arindu eta sentsazio inguratzailea sortzen duen memoria-aparra du. Bikaina lo egin bitartean gehiegi mugitzen ez bazara. Zorro garbigarriak fresko mantentzen du eta zure mugimenduei jarraitzen die.
Produktuaren xehetasunak
Memoria-aparra erabilita, presioa arinduko duzu bizkarrezurrean eta artikulazioetan eta odol-zirkulazioari laguntzen dio.
Memoria-aparrak poliki erantzuten die mugimenduei; beraz, lo egitean gehiegi mugitzen ez diren pertsonentzat da lastaira gaineko hau.
Ehun elastiko leunak zure gorputzaren mugimenduei jarraitzen die, eta memoria-aparrak presioa arintzeko dituen efektuak optimizatzen ditu.
Bi aldetako zorroa du, lastaira gainekoaren bi aldeak erabili ahal izateko.
Zorroa kendu eta garbigailuan sar daiteke.
Lastaira gainekoa kiribilduta paketatzen da etxera eramatea errazagoa izan dadin.
Paulin Machado
Neurketak
- Luzera: 200 cm
- Lodiera: 4.5 cm
- Zabalera: 140 cm
Bezeroen iritziak

Funtzionaltasuna
Bai, lastaira txiki bat behar duzu
Guztiok dakigu zein garrantzitsua den lastaira bat ondo lo egiteko. Eta lo egiteko erosotasuna areagotu eta pertsonalagoa izatea nahi baduzu? Orduan, lastaira txiki batek zure loa maila berri batera eraman dezake. Berdin du fresko edo epel lo egitea gustatzen zaizun, baita apar biskoelastikoaren presioa arintzeko ezugarriak gustatzen zaizkizun ere: ametsak egia bihur ditzaketen lastaira txikiak ditugu. Sentsazio fresko hori mantentzen ere laguntzen du, zorroa kendu eta garbitu baitaiteke.